Talde interaktiboak HHn

Haur hezkuntzako 4 eta 5 urteko ikasleek talde interaktiboetan egiten dugu lan astean behin. Lan handia egiten dugu, baita ingelesez ere!! Oso ongi pasatzen dugu eta aldi berean asko ikasten dugu…

Herritik paseatzen

HH-ko ikasleek herrian zehar bueltaxkak egiteko aprobetxatu izan dute,eguraldi onak lagundu duenean. Beheko bideoan ikusi ahal izango dituzue abentura hauen irudiak. Gozatu ederra hartzen dute eta herriko txoko desberdinak ezagutzen jarraitzeko balio dieten jarduera da. https://drive.google.com/file/d/1GyxjSuSQFUe6LNpKJE8DjCqFTLB7V-Pz/view?usp=sharing

HH1-ek BETELUN TXANGOA

Eskolako txikienak, eguraldi ona aprobetxatuz, herriko txoko ezberdinak bisitatuz ibili dira. Abentura politak bizi izan dituzte eta herriko jendearekin topo egin dute. Hauek istorio ezberdinak kontatu dizkiete, baita animaliei jaten nola ematen dieten erakutsi ere. Abentura polita eta aberasgarria, bai umeentzat eta bai helduentzat ere.

HH 2 eta 3-ko inguruko irteerak

HH-ko ikasleak ez daude geldirik egoteko, eta ingurua ezagutzen ibili dira kurtso hasera honetan. Hemen duzue bideo bat beraiek bizi izan dituzten abenturekin. Ziur gustoko duzuela. https://drive.google.com/file/d/1PrT1Xy7vb6fqszM-2S2D-nGGqx0a96kH/view?usp=sharing

MAHAI JOLASAK

Bigaren lauhilekoan mahai jolasen tailerra jarri dugu martxan. Eskolako txikienek jolasten gozatzeko aukera izango dute. Lehen saioak egin ditugu eta hemen dituzue argazki batzuk.

Leire eta Naroa

Leire eta Naroa irakasleak, gure eskolan lanean aritutakoak bisitan etorri zitzaizkigun. A ze sorpresa!