Euskararen eguna

Pasa den azaroaren 29an euskararen eguna ospatu genuen eskolan. Honako izan zen egitaraua: -Lehenik, DBH-ko ikasleek Mikel Laboaren inguruko aurkezpen bat egin zuten. -Ondoren Asisko Urmeneta marrazkilariaren bisita izan genuen, eta marrazkilaritza ikastaro express bat jaso genuen. -Bukatzeko, euskal kanten inguruko karaokea bat egin genuen ikasle eta irakasle guztiek abestu genuelarik.

HH musika emanaldiak

Musikako saioetan kanta desberdinak lantzen aritzen dira gure ikasleak. Lanketa honen emaitza ez dute eurentzako bakarrik gordetzen, honela, eskolan zehar gela desberdinetan emanaldiak egiten dituzte. Kasu honetan, LH4 eta LH5-ko ikasleek landutakoa HH-koei erakutsi diete. Eskolan aspalditik lantzen dugun ekimena aurten ere martxan dago. Honen bidez, maila ezberdinen arteko interakzioa eta ezagutza bultzatuz.

HH presara bisita

HHko ikasleak baialarako altxorretako bat bisitatzera joan ziren, presa hain zuzen. Eguraldi ona aprobetxatuz, herri mailako txangoa egin zuten eta oso ongi pasa zuten. Hori bai, uretara sartzeko ideia udarako utzi zuten…

Itsasoa

Ikasturtearen azken txanpa honetan,  Haur Hezkuntzako ikasleak “itsasoan” murgildu dira. Binaka itsas arrain bat aukeratu zuten eta etxekoen laguntzaz animalia horren inguruko informazio eta argazkiak aurkitzeari ekin zioten. Eta bai aurkitu ere! Etxeko lanak primeran egin ondoren, beren taldekidearekin elkar banatu eta zer jarriko zuten adostu zuten, gero kartulinan apain apain jarriaz. Lanari amaiera emateko… Jarrai ezazu Itsasoa irakurtzen

Tutore irakurle, 3.zikloa eta HH

Badira urte batzuk dinamika hau martxan jarri genuela eskolan. Helduagoak diren ikasleak HH-ko ikasleekin elkartzen dira eta ipuinak irakurtzen dizkiete. Oso dinamika polita eta aberasgarria, eta bai batzuk eta bai besteak gustora egoten dira. Honela, pixkanaka adin ezberdinen arteko interakzioa indartzen goaz.

KOLORE BERDEA ETA KOLORE GORRIAREN TAILERRAK

Tailer hauek egiteko ikasleek kolore berdea eta gorria zuten gauzak ekarri zituzten etxetik. Beraiek ekarritako materialarekin gela hornitu genuen eta libreki jolasean oso gustora ibili ziren. Hona hemen argazkiak.