GORPUTZAREN NEURKETA

Bakoitzak bere gorputza ere neurtu zuen, baina horretarako ohikoa den metroa ez genuen erabili, eskua baizik . Norberak bere eskua paperean estanpatuz neurgailua egin genuen eta bakoitzak zenbat esku neutzen zituen ikusi ondoren, paperean karratuak erantsiz grafiko bat osatu genuen.

MEDIKUAREN TXOKOA

Gorputzaren gaia lantzen aritu garenez , etxe txokoa medikuaren txokoa bihurtzea bururatu zaigu. Etxetik ekarritako, fonendoskopioa, tentsioa hartzeko tresna, bendak, xiringak, maskarilak… jarri ditugu bertan eta ikasleak oso gustora aritu dira mediku eta erizain moduan.

HH eta 3. zikloko ikasleak

Urte batzuk dira martxan jarri genuela dinamika hau. 3.zikloko ikasleek HH-ko ikasleei liburu bat irakurtzen diete, horretarako lehenago etxera eraman eta honen prestaketa egiten dute gero txikienei irakurtzeko. Oso dinamika polita eta aberasgarria, bai zaharrenak eta bai txikienak momentu oso polita bizitzen dute.

GIZA GORPUTZA LANTZEN

Haur Hezkuntzan Giza Gorputza lantzen aritu gara eta lan ezberdinen artean tailerretan bakoitzak bere gorputzaren irudia egin du. Gorputza paperean markatu eta norberak nahi duen bezala margotu du. Bukatutakoan geletako paretetan jarri ditugu eta ikusgarri geratu dira.

BIRIKEN FUNTZIONAMENDUA

Organoak ere landu ditugu, garuna, birikak, bihotza, urdaila, hesteak… Zenbat ikasi dugun!! Eta birikak nola funtzionatzen duten hobeto jakiteko, plastikozko botila bat,  bi lastotxo eta bi puxika gorri erabiliz birikak egin ditugu.

HEZURREKIN JOLASEAN

Giza hezurdura ikasten ere aritu gara eta kartoizko zilindroak erabiliz hezurdura handi bat egitea bururatu zaigu. Hona hemen emaitza. Ikusi nahi baduzue lehenengo solairura igo eta ikus dezakezue.