Frantsesa lantzen txikitatik

Dakizuen bezala, aurten eskolaz kanpoko jarduerak ditugu eskolan. Horietako batean frantsesa lantzen da eta kurtso haseratik dago martxan. Guraso baten laguntza ezinbestekoa dugu, berarekin hitz eginda, oso gustora dagoela esan digu eta bideo hauetan ikus daitekeen bezala umeak ere oso gustora daude eta frantsesaren inguruan egiten dituzten lanak ikus ditzakegu. Aipatu ere, lauhilabete honetan lh2-tik… Jarrai ezazu Frantsesa lantzen txikitatik irakurtzen

IRAKURKETA HH-KO IKASLEEKIN

Bigarren hiruhilabetetik aurrera 5.eta 6.mailako ikasleek HHko ikasleei ipuinak kontatzen dizkiete astean behin. Ikasleek bikoteka daude elkartuta, 5 edo 6.mailako ikasle bat HHko ikasle batekin. Oso momentu polita izaten da. Ikasleek gogoz egoten dira eguna noiz iritsiko zain.

Olentzerori gutuna

dav

Astearte arratsaldean 3, 4 eta 5 urteko ikasleekin olentzerori gutuna bidaltzera joan ginen herriko postontzira. Opariak ala ikatza ekarriko ote dizkigu?        

OMAKO BASOA ESKOLAN

Haur Hezkuntzako ikasleok Omako Basoa landu dugu tailerretan eta erakusketa eder hau egin dugu argazki hauetan ikus daitekeen bezala.

GORRITIREN ETXEAN

Hau da hau txango digertigarria egin duguna!!! Gorritiren etxera joan gara HH 5-6 urteko ikasleak eta koadroak sortzen arittu gara. Baina badakizue nola margotu ditugun? Ba txokolatez. Tolosako Gorrotxategi gozogileak lagundu digu. Hau bai plazerra! Ikusmenerako eta baita Dastamenerako!

Haur Hezkuntza eta buruhandiak.

Ederki pasa genuen Iruñeako txangoan, Haur Hezkuntzako ikasleok. Lehendabizi erraldoi, kiliki eta buruhandiekin eta ondoren super parkean eta Zitadelan (Ciudadela) jolastuz. Primerako tx Bideoa HH