THE THREE LITTLE PIGS

LH2-ko ikasleek inglerako klaseean hiru txerrikumeak ipuina landu zuten kurtso bukaeran. Honela, ipuin famatua antzeztu zuten, dena ingeleraz eta beste ikasleen aurrean eskolako liburutegian. Oso polita geratu zen eta ikasleak ere gustora aritu ziren.

Argitaratua
LH 1 gisa sailkatuta

LH2 Birtziklatuz artea sortu

Jakina da birziklapenak egungo gizartean duen garrantzia. Dakizuenez, gure eskola ikastetxe sostengarri proiektuan barneratua dago. LH2-ko ikasleek beren ekarpena egin dute gai honen inguruan, eta birziklatzeko materiala probestuz artelanak egitea posible dela erakutsi digute. Oso ekimen polita zuena!!

Argitaratua
LH 1 gisa sailkatuta

LH2 IGERIKETA

LH2ko ikasleak Lekunberriko igerilekura joan gara 9 egunez segidan. Primeran pasa dugu! Orain arte igerilekuan oso gutxi ibili garenak ere bukaeran ausarki saiatu gara, uretan konfidantza hartuz. Lastima hain motza izan dela!

Argitaratua
LH 1 gisa sailkatuta

Nafarroako museoa

Maiatzaren 17an, ostirala, LH1 eta LH2-ko ikasleak, autobusean LH3 eta LH4-koekin batera, Nafarroako museora joan ginen  10:00etan harrera egin ziguten eta koadro baten aurrean kokaturik beraien herria utzi “behar” izaten duten giza taldeei buruzko hausnarketa egin ondoren, taldekako tailerra egin genuen. Zer eramango genuke, oso garrantzitsua guretzat, gure maletan? Euria ari zuenez, hamaiketakoa egitera udaletxe… Jarrai ezazu Nafarroako museoa irakurtzen

Argitaratua
LH 1 gisa sailkatuta

LH2 Beteluko urak bisitatuz

Bertako langileak diren Marikarmen eta Edurnerekin, Beteluko Iturriak bertatik bertara ikusi ditugu (Urberoa, Dama Iturri eta Iturri Santu) Balnearioa bertan zegoeneko azalpenak eman dizkigute eta Lantegia barrutik bisitatu dugu, ura ontziratzeko egiten duten prozesua pausoz pauso azalduz (“preforma” ontzitik, ur botilak ongi enpaketatuak paleetan kamioietara sartzeko moduan sartu arte). Ondoren, garai bateko botilak ikusi ditugu… Jarrai ezazu LH2 Beteluko urak bisitatuz irakurtzen

Argitaratua
LH 1 gisa sailkatuta

Animalien abestia ingelesez

LH1-ko ikasleek ingelesean animalien inguruko abesti bat ikasi dute eta HH-ko ikasleei aurkeztu diete. Artista kuadrila dugu. Hona hemen emaitza!! https://drive.google.com/file/d/1DFD5jwmn0eLF1HTYGT6mXJ1UMhs0KRID/view

Argitaratua
LH 1 gisa sailkatuta