Txangoa Zarautza

Asteazkenetik ostiralera izan ziren ziren 3. eta 4. mailako ikasleak Zarautzen. Kostaldeko hirian bi egun pasa dituzte eta Getaria ere bixitatu dute. Oso ongi pasa dute, gustora ibili dira. Hurrengoa noiz izango den irrikaz bueltatu dira!!

Argitaratua
LH 2 gisa sailkatuta

AKROSPORT 4.MAILAN

LH4-ko ikasleek ere egin dituzte beren akrosport-eko koreografiak. Emaitza hemen duzue ikusgai. Hauek ere lan oso ona egin dute eta bereziki talde lanean oso ongi funtzionatzeko ahalmena erakutsi dute. Zoriontzekoa da hauen lana ere! https://drive.google.com/file/d/1Zi0oFEXRvKupg_h5gfl6OTLJhJCMAMVK/view?usp=sharing https://drive.google.com/file/d/1_W0LAtd63YJwTkQcZQ2wdZAFen57sjsv/view?usp=sharing

Argitaratua
LH 2 gisa sailkatuta

AKROSPORT

Lehen hezkuntzako 4.mailako eta 5. mailako ikasleekin akrosport lantzen hasi gara. Eta zer da AKROSPORT-a? Akrosport edo gimnasia akrobatikoa akrobata bat bestearen gainean jarrita giza piramide, dorre edo beste egiturak egitean datza. Figura bakoitza osatzeko lotura elementuak erabiltzen dira. Elementu hauek saltoak, gurpilak, iraulketak, itzulipurdiak, orekak, eta abar izan daitezke. Lan guztia musika doinu baten erritmoari jarraituz osatzen… Jarrai ezazu AKROSPORT irakurtzen

Donostiako Aterpea

Maiatzaren 21,22 eta 23an ikastetxeko 2.3.eta 4.mailako ikasleak Ondarretako aterpean egon ginen. Talde interaktiboen bidez, 4.mailako ikasleek, prestaketaren ardura izan zuten baita beste ikasle guztiei azalpenak emateko lana ere. Lana egoki egiteaz gain, beraientzat, esperientzia aberasgarria eta baikorra izan da. Egin diren ekintzak, eguraldiak lagundurik oso erakargarriak izan dira eta ikasleen portaera primerakoa. ESKERRIK ASKO!!!… Jarrai ezazu Donostiako Aterpea irakurtzen

Argitaratua
LH 1,LH 2 gisa sailkatuta

TOPIC-era BIXITA

Urtarrilaren 26an, egun euritsuan, 3.4.5.6. mailako ikasleekin Topic-era joan ginen. Egun guztian MARIONA izan genuen bidelagun. Lehenik “Solos” antzezlanaz gozatzeko aukera izan genuen baita protagonistak ezagutu eta beraiekin solasteko. Denok liluratuta utzi gintuzten Gure ikasleek bakoitzak bere txotxongiloak egin zuen tailerretan eta azkenik txotxongilo bilduma zoragarria biltzen duen museoa bisitatu genuen. Zein polita izan zen… Jarrai ezazu TOPIC-era BIXITA irakurtzen

Argitaratua
LH 2,LH 3 gisa sailkatuta

Ana Jaka Idazlea Gurean

Apirilaren 23an liburuaren eguna izanik, Ana Jaka idazlearen bisita izan genuen gurean. 2. zikloko ikasleek bere liburu bat landu zuten gelan, “Marimutila naiz, eta zer?” izenekoa. Beraien gustukoa izateaz gain, gaia idazlearekin lantzeko aukera izan zuten, eta idazleak berak oso ongi bideratu zuen. Ikasleen arteko liskarrak eta isekak zergatik izaten diren, edota gustuen inguruko gogoetak… Jarrai ezazu Ana Jaka Idazlea Gurean irakurtzen