Zerekin amesten dute umeak? Bigarren atala💃💃

Bitxia da, baina amets errepikariak daude, helduek ulertzen ez ditugun horietakoak, garrantzirik ematen ez diegun horietakoak, edo denbora galtzeko balio dutela pentsatzen dugun horietakoak. Mugimenduarekin zerikusia duten ametsak izaten dira.

Klasean, hainbeste denbora eserita ez egotea gustatuko litzaiekeela, ahopeka kantatzen dute umeek pasabideetan edo eskolarako bidean; eskalada-murrua izatea, skate egin ahal izatea edo errekreo gehiago izatea aparta izango litzatekeela, Argi dago ikasteko moduan aldaketa bat oihuka eskatzen ari direla.😜

Lev Vygotsky psikologoak, bere Hezkuntzaren Teorian garatu zuen Ikas Komunitateen oinarrietako bat, ezagutzak praktikarekin hobeto barneratzen direla. Umeentzat praktikak jokoarekin du harremana, eta jokoak mugimenduarekin.

Eta denon artean inguratzen gaituzten gauzen bidez gehiago eta hobeto ikasteko modua aurkituko bagenu? Eta, adibidez, beren koaderno eta arkatzekin beren komunitateko ingurunera atera ahalko balira munduari buruz munduaren bidez ikasteko? Beren ametsak interpretatu eta hauek beren formakuntzarekin zerikusia izango duten kontzeptu hautemangarrietara egokitzea guri dagokigu. Gurekin lan egitera animatzen zara?

Bere ametsetatik egin dezakegu bere hezkuntzaren etorkizuna.🚲

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.