“Eibar – Futbolaren Tallarra” Dokumentala

Abenduak 28 osteguna, Eibar futbol taldearen dokumentala ikusgai izango da ETB 1-en gaueko 22:30etan. Oier Plaza eta Joseba Urkiolak zuzenduriko dokumentalean Araxes ikastetxeak bere zatitxoa izango du. Izan ere, pasa den azaroan bixita egin ziguten eta dokumentaleko zati izango diren sekuentzia ezberdinak grabatu zituzten.

Dokumental honek Eibar herriaren historia, gertaerak, bilakaerak… eta Eibar futbol taldean izandako eragina azaltzen ditu. Bertan jende askok hartzen du parte, jende famatuak (kazetariak, jokalariak, entrenatzaileak…) eta ez hain famatuak ere (eibar hiriko langileak). Eskolarekin harremanetan jarri zirenean interesgarria iruditu zitzaigun bertako partaide izatea.

Egindako grabaketen emaitza bihar gaueko 22:30tan ikusgai.

Mila esker!!

Jardunaldi Jarraiaren Onurak

Eskolaldi Jarraiak kalitatearen alde ​apustu egiten du, alderdi psikopedagogikoa,
soziokulturala, familiarra… kontuan hartzen dituelako.

Eskola goizez izateak suposatzen du:

● Ikasleen errendimendua hobetzea.
● Eskolan gaur egungo klase ordu kopuru berbera ematen dela bermatzea.
● Nahi duenak orain arteko ordu kopuru bera eskolan egotea eskolaz kanpoko
jarduerak eginez.
● Irailetik ekainera eta astelehenetik ostiralera ordutegi berbera mantentzea.
● Jantoki zerbitzua astelehenetik ostegunera eskaintzea irailetik ekainera barne
(DBHkoek, orain arte bezala, urritik maiatzera)
● Eskolaz kanpoko ekintzak lehenago hasteko aukera izatea.
● Denbora gehiago izatea familian egoteko.

Jardunaldi jarraia gure eskolan

Kaixo familia:
Dakizuenez, gure inguruko ikastetxeetan Jardunaldi Jarraia​ proposatzen ari dira,
eta gu ere horretan ari gara, atzoko jaialdian esan bezala, ezin garelako atzean geratu.

Dagoeneko klaustroak eta Eskola Kontseiluak egitasmoa onartu du. Orain familiei
dagokizue erabakia hartzea. Email bidez iritsi zaizue informazioa eta blogaren bidez ere joango gara aipamenak egiten gai honen inguruan.

Mila esker!!! Eta jarraitu amesten!!

Zorionak eta Urte Berri On!🎄

Oso goiz bizia izan da, ezustekoz, emozioz eta …. “ametsez” betea, batez ere ametsez betea.

Joan ezin izan zaretenentzat, jakin ezazue zozketaren
irabazlea ” Enrike Hidalgo Lopez ” izan dela. Zorionak!

Hemendik aurrera zuen partea hasten da. Hausnartu, etorkizunari begira jarri nolakoa izatea gustatuko litzaizuekeen pentsatuz, zuen ametsak aukeratu eta bailaran zehar jarri ditugun postontzietan sartu. Eguberrietako opor guztiak dituzue zuen erabakiak hartzeko. Oporrak amaitzean ikusiko dugu elkar!

Eguberri on eta urte berri on! 🎄

 

Azkenik iritsi da eguna!

Gaur baserritarrez jantziko gara gure ametsen maratoiaren azkeneko gauzatxoak egiteko. Hilabete eta erdi bizia izan da, emozioz beterikoa.

Goza dezagun gaurko antzezlanaz, musikaz eta Olentzero eta Mari Domingiz, ibili gaitezen gure komunitateko kaleetatik berriak zabalduz. Gurekin etorriko?