Zerekin amesten dute haurrak? 3. atala

🐙🐡Bitxia benetan zein gustoko dituzten animaliak umeek. Batez ere txikitxoenek bailarako animalitxo hauengatik mirespen handia sentitzen dute. Beti nahi dute jaten eman, laztandu, nahiz eta beldur pittina izan batzuetan.🐘

🐥🐦🐠Bizi garen lekuan bizitzeko zortea dugu. Gure haurrek badakite nondik datorren esnea edo arrautza, eta putreak zein orkatzak ikusteko aukera izan dute. Badakigu eskolatik narraztiak, erleak, barraskiloak… pasa direla eta ziur beste batzuren esperoan daudela orain: faunoak, unikornioak, basoko aztiak…🐤

🐝🐎🐍Ametsaren eta errealitatearen arteko muga atzeman-ezina da haurraren buruarentzat, baina Ikas Komunitatea izango da gure seme-alaben, haurren eta ikasleen ametsak argitzeko arduraduna.🐜

Denon artean aurkitu dezakegu ametsaren eta errealitatearen arteko mugari, fantasiaren errealitateari, denon artean aurkitu dezakegu gure etorkizuna markatuko duen zeru eta lurraren arteko muga.
🐧
Gurekin amestera ausartuko zara? Gure ametsetan ezkutatutako errealitatea aurkitzera animatzen zara? Ez ahaztu. Zure zai gaude!

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.