Erlojuaren atzerako kontaketa🕙

Abenduak 11 da! Nola pasatzen den denbora! Bi aste eta gehitzen. Gehitzen? Eta zer moduz oraingoan kentzen badugu? Atzeraka kontaketa bat egingo dugu espaziora suziri bat bota beharko bagenu bezala, motorrak bizten direnean eta azken eztandako momentua hurbiltzen ari denean arnasari eutsiz.

Abenduaren 22an gure bidaia egin nahi dugu izarretara. Horregatik, amestenjarraitu behar duzuela oroitarazteko, gure atzerakako kontaketa jarri dugu.

Facebook orrialde honetan kontaketa birtuala aurkituko duzue. Eta Beteluko aparkalekuan eta eskolan, zein Atallo edo Arriben, errealak.

Komeni zaizuen kontaketa jarraitu, baina ez ahaztu. Zuen zai gaude!

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.