Zer pasa zen ametsen sailkapenarekin?

Zer pasa zen ametsen sailkapenarekin? ba, nahiz eta azkar gindoazela iruditu, oraindik gauza asko geratzen direla egiteko:

“Betelu, 2018ko urtarrilaren 31,

Gaur guraso gehiago etortzera animatu dira eta ametsak sailkatzen jarraitu dute. Baina ez zeuden iadanik sailkatuta? galdetuko duzue. Ba bai eta ez, multzo handietan banatu dira, baina gero askoz ere multzo txiki gehiago egin behar dira.

Jantokiari buruz kontatutakoaz oroitzen zarete? Ba ametsak sailkatu behar izan ditugu: janariarekin zerikusia dutenak, azpiegiturarekin zerikusia dutenak, metodologiarekin zerikusia dutenak…. badakizue…. jatorduetan ingelesez hitz egitearena.

Ba zehazki berdina beste multzoekin.

Eskolaz kanpoko ekintzak, edo eskolatik kanpo dioan guztia ere sekzio bat da, baina metodologiak eta azpiegiturak garrantzitsuenetakoak izan dira umeen hezkuntza aldatzen hasteko… uff, mami handia du, horregatik ez da bukatu eta beste data bat jarriko da sailkapena bukatzeko eta erabakitzeko zein amets egi bihurtzen hasi.

Ez utzi aukera pasatzen, zuen iritzia eta partaidetza garrantzitsua da, proiektua denena da eta.

Zure zain gaude!”

Zer iruditzen? urtarrilean joaterik izan ez bazenu, esan genizun ziur aukera gehiago egonen zirela laguntzeko. Animatu!

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.