Ikas Komunitatea

Amesten dut, amesten duzu, amesten du.

Amesten dugu, amesten duzue, amesten dute.

Ametsek mundua mugitzen dute, seme-alaben helmuga amesteak, gurasoak errealitatea aukera berrietan eraldatzera mugiarazten ditu, ikasleen etorkizuna amesteak irakasleak hezkuntzaren ildoak berritzera mugiarazten ditu. Eta denon artean, komunitate oso batek gure umeak beraiena den etorkizunerantz bultzatzeko lan egiten dugu.

Hodei artean ibili, ilargira iritsi, dragoien lurrak menderatu… Ez gara geldituko amets hauek gure seme-alaben errealitatearen parte izan arte. Eskola hau eraldatu dadin nahi dugu, denok amesten duguna  izatera iritsi daitekela badakigu! Zeinek ez du nahi ezinezkoa zinezko bihurtu?

Zer da ikas komunitatea?

Zer da Ikas Komunitatea? Batzuk oraindik zertaz ari garen galdetzen ariko zarete. Beraz, modu orokorrean utopiazko zapore goxoko proiektu zientifiko hau zertan datzan azaltzen saiatuko gara.

Plana komunitate osoa inplikatzea da, nahiz seme-alabak, aiton-amonak, lagunak edo auzokideak izan, denon artean ikasketa sistema hobetu ahal izateko, bizikidetza ahalbidetuz eta solidaritatea bultzatuz.

Eta ez, nahiz eta horrela dirudien, ez da esperimentu bat. Gauzatuko diren ekintza guztiek (horiei buruz hitz egiten joanen gara), oinarri zientifikoa dute, non elkarlanean arituz, bizi garen komunitatea hoberako eraldatzea lortuko da.

Eta nahiz eta eraldaketa hau eskolatik abiatu, oraingoan ezin du berak bakarrik egin. Behar beharrezkoa da komunitate osoaren parte hartzea forma har dezan.

Zergatik parte hartu Ikas Komunitatean?

Aste honetako lehen argitalpenetan aurreratzen joan gara Ikas Komunitatea zer den eta nork parte hartzen duen. Baina ulertzen dugu zaila izan daitekeela ulertzea zergatik den beharrezkoa komunitate osoa umeen ikasketan inplikatzea.

Zuek eskolari zer eskaini diezaiokezuen galdetuko duzue, seme-alabarik ez baduzue, ilobak edo bilobak beren gurasoek hezi behar dituztela uste baduzue, zuen seme-alabak helduak badira, ezkongabeak bazarete edo bailararekin duzuen harremana hemen duzuen lanagatik bakarrik bada.

Ba pentsa ezazue, proiektu honetan parte hartzeko erabakia hartzeko orduan, Ortega y Gasset filosofoak zihoen moduan “Ni, ni eta nere baldintzak naiz, eta nere baldintzarik gabe ez naiz ni”, hots, gizaki bakoitza den bezalakoa da, bere natura eta inguruaren fruitua da.

Nahi izan edo ez, gure umeen heziketaren arduradun gara. Beraz, beren formakuntzan laguntzeko modua pentsa dezagun beraiengan modu positiboan eraginez. Beraiek dira gure komunitatearen etorkizuna.

Zer da ametsa eta zergatik amesten dugu?

Zeinek ez du noizbait ametsek zer esanahi duten galdetu? Badakigu amestea Freud-entzako, psikoanalisiaren aita, gure benetako errealitatearentzako (batzuetan asaldaria) atea zela; artearen munduan surrealistek sormenaren giltza moduan kontsideratzen zutela; Aliziarentzako herrialde miragarrirako bidea izan zela. Ez dugu uste ametsentzako bide edo egi bakarra dagoenik, ezta zeruan izarrak bezainbesteko errealitate eta amets daudela esaten badugu oker ibiliko garenik ere.

Baina zergatik amesten dugu? Amestea giza garunaren funtzio konplexuenetakoa da. Garunak funtzionatzen jarraitzen du esna nahiz lo egon, eta ezagutzak barneratzeko erabiltzen ditu ametsak. Zeinek ez ditu ideiak argiago izan loaldi eder baten ondoren? Guk ere gure ideiei forma berria eman nahi diegu amestu ondoren, errealitatea berrasmatu nahi dugu gure ametsen bidez. Horregatik handiak, txikiak, aiton-amonak… ere amesten jarri ditugu. Gurekin amestera animatzen zara? Kontaiguzu zein diren zure ametsak, amesten duzun edozer gauzak etorkizuna hobetzen lagundu dezake.


Nolakoa izango da eskola Ikas Komunitatean? Ikasketa Dialogikoa

Egun hauetan hitz egiten ari garen guztia funtsezko zutabe batean oinarritzen da, Ikasketa Dialogikoa. Ikasketa mota hau, izenak dion moduan, dialogoan oinarritzen da, eta ez da zori hutsa, hezkuntzan espezializatutako egile garrantzitsuek (Vygotsky, Bruner, Wells, Paulo Freire, Habermas, Chomsky, Scribner eta Mead) babestutako 7 printzipiotan oinarritzen da.

Egile hauek uste dute, modu orokorrean, ikasketa berdintzat jotzen diren pertsonen arteko dialogo eta elkarrekintzarekin hobetzen dela, eta ezagutza hobeto barneratzen dela praktikarekin. Batzuk seinalatzen dutenez, pertsona bakoitzaren identitatea, berezitasuna eta errealitate hurbilena errespetatzen bada motibatuagoa sentiarazten direla…

Hezkuntzaren eraldaketa ingurunearen eraldaketak eraginda ematen dela baieztatzen dute beste batzuk. Honek baieztapen hau egitera garamatza: beren komunitatearen laguntza eta euskarriekin, umeek hobeto ikasten dute eta etekin akademiko hobea lortzen dute.

Zeintzuk dira IK-n bihurtzeko eman beharreko pausoak? 

Batzuk galdetuko duzue ea eraldaketa hau egun batetik bestera ematen den, baina egia esateko, ez da horrela. Eraldaketa orok bere denbora darama, bere etapak, prozesuak…

Iazko ikasturte bukaeran eskolatik, ikasleria guztia proiektu honetan parte hartzeko ados eta ilusioz beterik egonik eta Mendigorriako Ikas komunitateko partaide diren Nafarroako Gobernuko bi aholkularien lankidetzarekin, familiei hau zer zen eta honekin zer lortu nahi zen informatu zitzaien, eskaera egiteko beren onespena izan eta bidea hasteko.

Sentsibilizazio fase honen ondoren eta erronkari aurre egiteko erabakia hartu ondoren, Amets Fasea hasten da, eta bertan gaude orain. Zer dator ondoren? Lehentasunak ezartzea eta etorkizuna planifikatzea.

Zer da amets fasea?

Ikas Komunitate bihurtzeko garaietatik, Amets garai hunkigarrienetakoa da. Etorkizunean izan nahi duguna irudikatzeko garaia da, ez dio axola nolakoak diren ametsak, txikiak edo handiak, errealak edo utopikoak.

Komunitate osoaren ideiekin ingurunea eraldatzen dugu, eskola amets irudia izan dezan apaintzen dugu, amestera gonbida gaitzan. Abestiak sortu, testuak asmatu, marrazkiak egin, ametsei eta fantasiari buruz hitz egin, seme-alabak entzun… egiten ditugu.

Edozeinek parte hartu dezake amets garaian, gogoa ideia berriei irekitzeko nahia izan behar da, sormena erabiliz eta 22tik aurrera amestera animatuz.

Arreta jarri zure inguruan, gure eskola berrira hurbiltzera bultzatuko zaituzten aztarna ugari daude. Araxes Ikas Komunitatea zure ametsen zai dago. Amestu!

¿Zer heldu da gero? lehentasunen garaia

Arrantzaleak edo piratak aurretik inork nabigatutako itsasoetara iristen zirenean, beren bitakora kuadernoetan zera idazten zuten: “Aurrerago dragoiak daude!”

Gu ausartak gara eta itsaso hauek zeharkatzen ditugu, etorkizun hobe bateruntz: lehentasunen garaia da.
Aurretik esan dizuegu gauzak ez direla egun batetik bestera heldu, eta ametsak egi bihurtzeko denbora behar dela. Ametsak interpretatu egin behar dira, eskolan egin daitezkeen kontzeptuetan bihurtu behar dira, gure seme-alaben ikasteko modua hobetzen laguntzeko.

Baina amets guzti hauek egi bihurtu aurretik, lehentasunak ezarri beharko ditugu. Zertan datza? Ametsen artean bereizketa egitea: zeintzuk dira atzeraezinak, lehen bait lehen bideratu behar ditugunak aldaketa hasteko. Horretarako, gure eskola eta ingurunea nolakoak diren eta zein baliabide ditugun aztertu behar dugu.

Baliabideak?

Baliabide materialak. Ez badugu zerekin aurrera eraman, itxaron beharko du!

Giza baliabideak. Hemen Komunitatea beharrezkoen bihurtzen da. Zenbat pertsonekin kontatzen dugu gure ametsak aurrera eramateko? Nor inplikatuko da Ikas Komunitatearekin, nork eskeiniko ditu bere denboraren une batzuk denak forma hartzeko?

Ausartu dragoi ur hauek igarotzen! Aintzindariak gure gizartearen etorkizunari forma ematen diotenak dira!

Includ-ed Proiektua

Amets garaian azaldu genuen eraldaketa hau ez zela zoriaren ondorioz emango, arrakastazko ekintza batzuen ondorio bezala baizik, oinarri zientifikoa duten ekintzak.

Ekintza hauek INCLUD-ED izeneko europear ikerketa proiektuak aztertu zituen. Bertan konprobatu zen, beste gauza batzuen artean, ekintza hauek solidariogo bihurtzen gaituztela eta partaideen bizikidetza hobetzen dituela, baina batez ere etekin akademikoa hobetzen duela.

Aste hauetan zehar ekintza hauek birpasatuko ditugu. Ezagutza prozesu honetan laguntzea espero dugu.