TOPAKETA ZORAGARRIA GORRITIREKIN

Maiatzaren 15ean, osteguna, Beteluko Araxes ikastetxeko LH2 eta LH3ko ikasleak, Juan Gorriti bisitatzera joan ginen. Talde Elkarreragiletan, “Gorriti” elkarrizketatu nahi genuela adostu ondoren, galderak prestatu genituen. Ondoren, gonbidapena luzatu genion baina beldur ginen ez ote zuen onartuko, baina….suertez baietza jaso genuen.

Eskolatik hain hurbil bizi denez, oinez joan ginen. Txarok, bere emazteak, egin zigun ongietorria.

Gorritirekin bizitakoa kontatzeko hitzak falta zaizkigu: Bere tailerra erakutsi zigun, bere artelanak ere bai, bere bizitzari buruzko mila kontu interesgarri kontatu zizkigun eta batez ere harrera ahaztezina egin zigun. 

Orain ulertzen dugu munduan hainbeste lagun izatearen zergatia! Guk elkarrizketa egiteko prestatutako  galderak ere txukun-txukun erantzun zizkigun eta horrekin nahikoa ez, eta opariak egin zizkigun. Zer gehiago eska genezakeen! 

Eskerrik asko, Gorriti! Bejondaizula! Asko dugu zutaz ikasteko! Zuk, ez zarela “normala” diozu, guk ere ez dugu “normalak” izan nahi. Guk ere natura maite dugu eta bihotzetik, sentitzen dugunetik bizi nahi dugu eta gure ametsa ere gizakion besarkatze mundiala iristea da. Jarri diguzun izena, “Etorkizuna komandoa”, asko gustatu zaigu. 

Mila Esker!  Nahi duzun arte!  SENTITU!  PENTSATU!  EKIN!

                                                                         LH2 eta LH3ko ikasleak

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.