Emakume zientzialarien nazioarteko eguna

 Bizikidetza Batzordeak proposatuta, otsailaren 11n  “Emakume zientzialarien eguna” ospatu genuen, denon artean osatutako erakusketa batekin borobilduz..

Emakume zientzialariak landu ditugu, taldeka,  bereziki bailarako eta hurbileko zientzialariak: Beteluko  Amagoia Telletxea eta Ainara Saralegi, Atalluko  Idoia Urdanpileta eta Leitzako  Naiara Perurena.

LH1-LH2 taldeak, gure gelako haur baten ama zientzialaria dela ikusirik, eskolara etortzeko gonbidapena luzatzea erabaki zuen.  Baita etorri ere, zintzo asko!

Guregana AINARA ESTANGA (Intza/Betelu) neuropsikologoa, neurozientzietan doktorea, hurbildu zen eta elkarrizketa egin genion.

Oso tarte goxoa bizi genuen.

Gora emakumeak eta gora emakume zientzialariak!

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.