“HEGOAK ZABALDU ETA IZAN ASKE”

Azaroak 25, larunbata egokitu da aurten “Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna”. Aste honetan zehar lanketa desberdinak egin dira gaiaren inguruan eta eskolako sarrera apaindu dugu sortu diren ideia desberdinekin. Etorkizunean, halako egunik ospatzea beharrezkoa izan ez dadin…

DENOK ASKE BIZI NAHI DUGU”

Kaixo berriro ere!

Kaixo familia, berriro ere bueltan gara blog-arekin. Arazo batzuk izan ditugu kudeaketan azken urtean, baina aurten berriro ere zuekin informazioa partekatzeko tresna gisa erabili nahi dugu. Pixkanaka moldatzen eta hobetzen saiatuko gara bai itxura eta bai eduki aldetik. Eskerrik asko guztioi eta barkatu eragozpenak!!

Jolas kooperatiboak

Aste santutako oporrak baino lehen jolas kooperatiboak egin genituen eskolan. Eskolako haur guztiak taldetan desberdinetan banatu ginen eta gune desberdinetan joko bat egin genuen. Oso ongi pasa genuen, eta denbora luzez eskola eremuan elkarrekin ezin jolastu egon ondoren, berriro ere bueltatu ginen elkarrekin momentu polittak bizitzera.

Korrika 22

Hemen dituzue Korrikako argazkiak, ederki pasa genuen eta bi urte barru errepikatzekotan gara. Bitartean egunerokoan egin behar dugu Korrika euskararen alde, baina ez oinekin HITZEKIN baizik.

Futbolinak eskolan

Badira egunak eskolan bi futbolin ditugula. Famili baten ekarpenari esker gure patioan txoko berri bat daukagu eta bertan ikasleek asko gozatzen dute. Futbolina, rokodromoa… txoko polita geratu zaigu benetan.Hona hemen irudi batzuk…

IHAUTERIAK 2022

Pasa den otsailaren 25ean eskolako ihauteriak ospatu genituen. Emozioen superheroiak herriko kaleetan zehar ibili ziren; poza, beldurra, maitasuna, tristura eta lasaitasuna.

Ingurutxoa eta karrika dantzak dantzatu genituen eta trikitilari eta txistularien musikaz kaleak alaitzen ibili ginen.

Bukatzeko Miel Otxin erre genuen eta haren inguruan dantza aritu ginen. Egun polita pasa genuen…