LEZAETATIK BETELURA

LH2 eta LH3ko ikasleak, apirilaren 12an, osteguna, eguraldi bikaina iragarrita zegoela ikusita, udaberriari ongi etorria egin diogu.

Lezaetara taxiz joan eta oinez itzuli gara. Eguzkiak ederki berotu gaitu aldapa gora, batez ere.

Bertako altxorrak ezagutzeko aukera paregabea izan dugu bertakoen eskutik (Bakartxo eta Lartaun): etxeak, iturria eta aska, garbilekua, okindegia, parkea, eliza,garai bateko eskola, behorra bere txamalarekin, lore eta landareak, ahuntzak,etab. 

Bitxikeri bat ere bai: txori-kabia arrautzatxoekin, ezohiko tokian bertatik bertara ikusi dugu eta urrundu garenean ama, tentu handiz, arrautzak berotzera nola sartu den ere bai.

Lezaetatik Beteluko mugara bitartean hiru taldetan banatu eta “Altxorraren bila” gogotsu aritu gara, “pazientzia” lantzeko erronkari aurre eginez.. Bai gustura! Helmugan, sari bikainak topatu ditugu partekatzeko.

Giro ederrean ibili gara, alai eta pozik eta, beti bezala, gauza berriak ikasiz naturaz gozatu dugu.

Egia esan motza egin zaigu. Gauza gehiago egiteko asmoa genuen baina eguerdirako eskolara itzuli behar genuenez, arin-arin itzuli behar izan dugu.

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.