CLARA PEETERS

Aurten ere gure tartea eskeini diogu tertulia artistikoari. Kasu honetan, emakume artista bat aukeratu dugu, Clara Peeters. Bodegoiak marrazten aitzindaria, gure ikasleek ere beraien bodegoiak egiteko aukera izan dute.

Argitaratua
General gisa sailkatuta

LEZAETATIK BETELURA

LH2 eta LH3ko ikasleak, apirilaren 12an, osteguna, eguraldi bikaina iragarrita zegoela ikusita, udaberriari ongi etorria egin diogu. Lezaetara taxiz joan eta oinez itzuli gara. Eguzkiak ederki berotu gaitu aldapa gora, batez ere. Bertako altxorrak ezagutzeko aukera paregabea izan dugu bertakoen eskutik (Bakartxo eta Lartaun): etxeak, iturria eta aska, garbilekua, okindegia, parkea, eliza,garai bateko eskola, behorra… Jarrai ezazu LEZAETATIK BETELURA irakurtzen

Argitaratua
LH 2,LH 3 gisa sailkatuta

Proiketuak

Iaz Zinemaraxes proiektua gauzatu genuen, eta aurten Denboraren lerroa egin dugu. Horrelako lanketak egitea da helburua etorkizunean. Hona hemen proiektu horretako argazki batzuk…

Argitaratua
General gisa sailkatuta

JOLAS KOOPERATIBOAK

Martxoak 27an jolas kooperatiboak egin genituen. Eskolako ume guztiak talde desberdinetan nahastu genituen eta adin tarte desberdinetako umeak elkarrekin aritzeko modu polita izan zen. Horretarako planteaturiko jolasak gauzatu behar zituzten elkarlanean. Hona hemen irudi batzuk…

Argitaratua
General gisa sailkatuta