Zer moduz udaberriko oporrak? Dagoeneko ia ahaztuta apirilean izaten ari garen euri pilarekin, ezta?
Gu ilusio handiz bueltatu gara lanera martxan ditugun proiektuetan aritzeko. Batzordeen lehen bilerak nola joan ziren jakin nahi duzuela? Ba hementxe gaude zuei informazioa igortzeko.
Batez ere, lehen bilkuran, helburuak ezartzen dira eta aurrerago erantzun beharko ditugun galdera eta zalantzak sortzen dira.
Zertarako erabiliko dugu baratza? umeek lurrarekin harremana izan dezaten eta bertan bere hezkuntzarekin harremana duten ekintza desberdinak egin ahal ditzaten. Baina elurra, hotza eta euria ez direnez gelditzen…. inbernaderoa beharko dugu?
Maite dugu umeak beren jokuetan gozatzen ikustea, baina…. zein da udaletxearen arautegia patioan estalpea jartzearen inguruan? eta finantziazioa? Diseinua errazagoa da, batzordean arkitekta bat dagoenez… A ze zortea!
Bakoitzak bere ekarpentxoa egiten du eta lanak banatzen dira, baina, jangela? Lasai, ez gara gehien amestu den ametsaz ahaztu… pizzzzzzzzzzza. Aurretik pentsatu ez genuen zalantza suertatu da. Aurrez egindakoa izan behar da edo naturala, bertan egina?
Galdera hauei eta beste batzuei emandako erantzunei buruzko informazioa ematen joanen gara. Momentuz hurrengo bilerak hilabete honetako 12an eta 17an izango dira. Ez ahaztu! Laster arte Komunitatea!