ANIZTASUNA ABERASTASUN

Nafarroako Gobernuak, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, ikasturte hasiera honetan saria banatu die “Aniztasuna aberastasun” izeneko III. Eskola Lehiaketa irabazi duten sei ikasle-talderi.

Aurreko ikasturtean, Araxes ikastetxeko DBH1-eko ikasleek teknologiako saioetan egindako proiektuak Aniztasuna Aberastasun lehiaketarako balio izan zuen. Ordura arte ezin izan zenez ezer ospatu, aurten sari banaketa bat ospatu da, beti ere segurtasun neurri guztiak betez. Proiektuak bizitzako bideei erreferentzia egiten zien, 6 sari zeuden banatzeko eta sarituen artean geratu ziren Araxes ikastetxeko ikasleak, eskolarentzako plaka bat eta bakoitzarentzat txapa bat jasoz, Igantziko Irrisarriland abentura parkerako egun baterako paseaz gain.

Ikasleak oso pozik daude jasotako sariarekin eta antolatzaile zein parte-hartzaile guztiei eskerrak helarazi nahi dizkiete. Hona hemen saria lortzeko aurkeztutako lana:

BIZITZAKO BIDEAK:

Bizitzako bideak ugariak dira

ezkerrekoa eta eskuinekoa,

hau eta hura…

bata bestearekiko ezberdin eta bakarra.

Guztiak ezagutu ditzakegula dakigu,

gure artean paktu bat baitaukagu:

badakigu hartzen dugun bidea hartzen dugula

ondokoa aukeratu duenak bestea erakutsiko digula.

Horregatik elkartasunean lan egiten dugu,

honek gure nortasunaren aberastasuna ekartzen baitigu.

Eta egiten duguna? Besteena errespetatu eta guztiak baloratu.

Gure bidea erakusten dizuegu hau da,

itxuraz zuri-gorria,

eta guztiok elkarrekin eraiki duguna

eta Aniztasunaren bidea deitu dioguna.

Eta zuk, zer bide aukeratuko duzu?

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.