Batzorde mixtoak

Behin ametsak jaso ondoren, hauek sailkatzeko ordua iritsi da. Gero batzuk aukeratu eta batzorde mixtoak sortzeko ordua izango da, gauzatu ahal izateko. Batzorde hauetan irakasleak egongo dira, baina baita zuetako edonor: komunitateko kideak.

Umeen ametsetaz hitz egin genuenean, adierazi genuen gure erantzukizuna zela zer nolako eskola nahi zuten interpretatzea. Ba iritsi da martxan jartzeko ordua. Oraindik eskolarekin harremanetan jarri ez bazarete, hau da proiektuan parte hartzeko helbidea: 

📧 ikasko.araxes@gmail.com

Momentu honetan ezin duzula? ez kezkatu, Araxes Ikas Komunitatean denentzako lekua eta garaia dago, beste batzorde batzuk ere egongo dira aurrerago, eskolako hainbat alderdi antolatzeko, denok erabakitze prozesuan modu aske eta demokratikoan parte hartu ahal izateko.

Denon artean amestu dugun eskola eraikitzeko aukera ezin hobea dugu. Ekin diezaiogun!

Amets garaia bukatzen da

Ea, ba, jeiki! Esnatzeko ordua da. Triste zaudete? Ezzzz, ezta pentsatu ere. Gure ametsak egi bilakatzen hasi nahi badugu martxan jarri behar dugu, eta horretarako ohetik altxa behar gara eta….arnasa hartu!

Postontziak bildu eta ametsak sailkatu behar dira, baliabide materialekin zerikusia dutenak sailkatuz, metodologiarekin zerikusia dutenak… etab. Amets mota bezain besteko multzoak egingo dira.

Horretarako zu behar zaitugu, bai, zu. Eskolara hurbildu zaitez ametsak sailkatzen laguntzeko, ez da zaila, multzotan sailkatu behar dira. Apunta zaitez, proiektuan parte hartzeko aukera duzu.

ikasko.araxes@gmail.com

Ametsa-ren istorioa⛅

Hau Ametsa-ren istorioa da, Nafarroako iparraldeko herri batean bizi den emakumea. Hemen jaio izanaz eta bere bizi proiektua martxan jartzea erabaki duen landa eremukoa izateaz harro dago. Ingurune pribilegiatua dela uste du, aitzinako kulturaz eta naturaz beteta; hemen bizi diren pertsonak eta euskara, baliabide maitatuenak dira. Potea ez dago hutsik, baina falta dena aukeraz bete nahi du, bere seme-alabak hemen bizi eta gainera munduarekin konektatuta egon daitezen.

Beren airera, askatasunean, hiriak dituen mugarik gabe, jolastea gustuko duten bi seme-alaba ditu. Beraientzat landa eremu modernoa, kulturala, osasuntsua eta soziala sortu nahi du, komunitatean bizi ahal izateko eta ez berari bizkarra ematen. Gainera, seme-alabak amesten ikustea gustatzen zaio, dragoiekin eta printzesekin, ilargi eta planetekin. Ametsa bera ere ameslaria da.

Ametsari eskolatik Ikas Komunitate bat sortzea proposatu diote, bere seme-alaben hezkuntza eraldatu dadin, beren gaitasunak osotasunean aprobetxa ditzaten eta komunitatea eta ingurunea erabil dezaten beren formakuntza aberasteko. Komunitate hau elkartu egin behar da etorkizunerantz modu jasangarrian bultzatzeko, norbanakoaren ezaugarriak taldea aberasteko aprobetxatuz.

Eskola honek, modernoagoa eta errukitsuagoa, eraldaketa epea behar du. Ametsa, gertatzen den guztiaz informatuta egon nahi du ezer ez galtzeko eta informazioa bere familiari eta eskolarekin harremanik ez duten eta proiektu honetan parte hartu nahi duten komunitateko beste kideei igorri ahal izateko.

Hau da gure protagonista birtual bereziaren istorioa. Zein da zurea?

⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅

Aste honetan dena zentzua hartzen hasten da eta Ametsak berak eta bere familiak murgiltzen ari garen abentura hau nola atzematen duten ikusteko interesa dauka. Hilabete baino gutxiago geratzen da bere pentsamenduak letretan eraldatzeko, bere seme-alaben eskolari buruz duen amets irudiari eta bien etorkizunari forma emateko.

Leihotik Malloetako harkaitzei begira, eskuetan kafe katilua duelarik, handiak diren proiektu txikiekin eta izugarriak diren proiektu handiekin amesten ikusi du bere burua. Ez daki non dagoen muga, edo igaro ezin daitekeen mugarik ote dagoen.

Ametsa, Alizia eta bere miragarritasunen ispiluko beste aldetik, komunitateko beste umeekin Ikas Komunitatean lankidetzan ariko ote den galdetu dio bere amari; ea amets bat amestera ausartzen den; beren jardueretan laguntzeko beraiekin berdinen arteko dialogoa izateko eta entzuteko, bizitako bere esperientzia beraiekin partekatzeko eta bere ingurunea ume baten begiekin ikusteko erronka hartuko ote duen, emango duen pausu bakoitzetik ikasiz.

“Noski parte hartuko dudala” esan du. “Ez nuke galduko, 100 urte gehiago biziko banintz ere”

Eta zuek, galdetu diezue familiako kideei amets egitera ausartzen diren? Kontaiguzue zer esan dizueten!

⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅

Aste honetan dena zentzua hartzen hasten da eta Ametsak berak eta bere familiak murgiltzen ari garen abentura hau nola atzematen duten ikusteko interesa dauka. Hilabete baino gutxiago geratzen da bere pentsamenduak letretan eraldatzeko, bere seme-alaben eskolari buruz duen amets irudiari eta bien etorkizunari forma emateko.

Leihotik Malloetako harkaitzei begira, eskuetan kafe katilua duelarik, handiak diren proiektu txikiekin eta izugarriak diren proiektu handiekin amesten ikusi du bere burua. Ez daki non dagoen muga, edo igaro ezin daitekeen mugarik ote dagoen.

Ametsa, Alizia eta bere miragarritasunen ispiluko beste aldetik, komunitateko beste umeekin Ikas Komunitatean lankidetzan ariko ote den galdetu dio bere amari; ea amets bat amestera ausartzen den; beren jardueretan laguntzeko beraiekin berdinen arteko dialogoa izateko eta entzuteko, bizitako bere esperientzia beraiekin partekatzeko eta bere ingurunea ume baten begiekin ikusteko erronka hartuko ote duen, emango duen pausu bakoitzetik ikasiz.

“Noski parte hartuko dudala” esan du. “Ez nuke galduko, 100 urte gehiago biziko banintz ere”

Eta zuek, galdetu diezue familiako kideei amets egitera ausartzen diren? Kontaiguzue zer esan dizueten!

⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅

Ametsak bere buruari zera galdetzen dio: zer pentsatuko dute umerik ez dutenek edo eskolarekin harremanik ez dutenek Ikas Komunitateari buruz?

Batzuetan tabernako, dendako edo harategiko elkarrizketak entzuten ditu, okindegira hurbiltzen da norbait hizketan dagoen aldiro eta frontoian esertzen da bere seme-alabak jolasten diren bitartean, ondoan eserita daudenei begira zeozer esaten ote duten jakiteko.

Argi dago komunitate osoak jakin-mina duela, baina Ametsa konturatu da gehien galdetzen dena ea zertan edo nola lagundu daitekeen. horregatik zalantzak dituen baten bat entzuten duenean Facebook-eko helbidea ematen dio eta aste hauetan ikasi duena azaltzen dio. Eginkizun hori hartu du dena ongi ateratzea nahi duelako eta gutxinaka gauzak argiago izango dituztela esaten die.

Eta zuek egin diozue galdera hau zuen komunitateari? Badakizue zer pentsaten duten eskolarekin harremanik ez dutenek gure Ikas Komunitateari buruz?

Bidali zuen komentarioak eta zuen jakinduriarekin irakatsiguzue! Gure esku dago komunitatea bere osotasunean inplikatzea.

⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅⛅

Ametsak argi dauka, Ikas Komunitateko partaide izateak zer suposatzen duen jakin du, eta oraindik ikasteko asko duen arren, badaki hasieran handiegiak edo ezinezkoak iruditzen zitzaizkion bere ametsak interpretatu eta errealitate bihurtu daitezkeela, bere semeak hobeto ikasteko.

Biharko eguna iristeko irrikitan dago, Araxes Ikas Komunitatea ofizialki eskolatik kalera ateratzeko eta komunitate guztitik zabaltzeko. Unkituta dago bere semeek , beste ikasleek, gurasoek eta irakasleek zenbat lan egiten duten ikusi nahi duelako. Ilusioz espero du auzotarren erreakzioa.

Ametsak Ikas Komunitatearen eraldaketaren hurrengo garaian parte hartzeko intentzioa dauka. Pentsatzen du beti dagoela denboratxo libre bat besteei eskeintzeko eta bere gurasoak eta bikotea animatzea lortu du.

Dena prest dago eta Ametsakbaditu prest bere amets bereziak. Zeintzuk diren jakin nahi duzu? Belarria hurbildu eta arreta jarri. Ametsaren ametsak dira…

Zein dira zureak?

Zerekin amesten dute haurrak? 5. atala⛅

Eskolan Ikas Komunitatearen inguruan izan genuen bileran, irakasle eta gurasoen artean entzun zen musika, arte edo sormen gehiagoren falta somatzen zela. Haurrak ere horretaz hitz egiten dute, kantatzeko, dantzatzeko, marrazteko gogoa dute, emozioz beteriko beren barne mundua adierazi ahal izateko.

Haur Hezkuntzan funtsezkotzat jotzen dugun zerbait da, baina normalean gutxitzen joaten da Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan desagertu arte. Badaude, aldiz, ikerketa desberdinak etekin akademikoak adierazpen artistikoaren eta hezkuntza estetikoaren ezarpenaren ondoren hobetu egiten direla adierazten dutenak, ikasleen gaitasun sozioemozionalak hobetuz eta beste ikasgai batzuen garapen sortzailea gehituz. Lev Vygotsky ezagutzen?

Vygotskyk, bere “La imaginación y el arte en la infancia” obran eskolako eremuko hezkuntza artistikoari buruz 3 kapitulu idatzi zituen, beste bat antzerkirako eta bestea adierazpen figuralerako. Behar bada gure seme-alabak eta helduak ez daude hain okertuta beren ametsen norabidean.

Parte hartu, ikertu, partekatu gurekin Ikas Komunitatearen oinarri zientifikoari buruz aurkitzen duzuna! Denon artean Komunitate informatua izatea lortu dezakegu. Parte hartu!

Zerekin amesten dute haurrek? 4. atala🌷

Natura! Zutaz inguratuta bizi gara eta hala ere zure beharra dugu! Gure ama zara, zugandik heldu gara eta zureak gara! Zutaz gozatzea amesten dugu Hainbeste bizitza eta gauza on ematen diguten zure altxorrez gozatu nahi dugu.

Naturada ikasteko biderik onena eta haurrak gozatuz, jolastuz ikasten dutela amesten dute.Oraingoan amestu dutena zera da: hazi batetik beren esfortzuaren ondorioz jaiotako fruituak jaiotzen zirela; ezer ez zegoen lur batean edozer gauza hazi zitekeen ekosistema sortzen zutela.

Jaiotza bakoitzetik gauza ugari ikasten zuten: landareen atalak, naturaren prozesuak, uraren eta hodeien funtzioak, elikatzen duen lurra nondik datorren, izaki bakoitzak naturan betetzen duen funtzioa.
Ez al da liluragarria baratza bat izatearekin amestea eta bertan naturaren sekretuak ikastea? Denon artean beren ametsak egi bihurtzeko tresnak lortu ditzakegu. Parte hartu ezazu!

Ametsezko apainketa abian da🍁

Ibaiak gure ametsak eramango ditu, euriak gure fantasiak isuriko ditu, zuhaitzen hostoek gure ilusioei estalpe emango diete eta gure kobazuloan gure nahiei buruz hausnarketa egin ahal izango dugu, bere paretetan jartzeko gero.

Natura gure eskolan sartu da, biztanle eta bizitzaz beterik dago, iadanik ez da beharrezko lo egitea amets egiteko, gure bihotzak elikatzeko eta gure adimena indartzeko behar dugun guztia daukagu. Gure eskuekin egindako natura da, gure komunitatea eraldatzeko ilusioan oinarrituta.

Pasa eskolatik sortu duguna ikustera! Zure ametsak han utzi ditzazkezu! Ekarritzazu!