AGATE DEUNA

Aurten Uztegin ospatu genuen Agate Deuna. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, lagun asko bildu ginen Uztegiko frontoian egun hau ospatzeko. Hainbat tokitan abestu eta gero elkartean merienda eder batez gozatzeko aukera izan genuen. Musika eskolako ikasle eta irkaslek animatu zuten ibilbidea. Aipatzekoak ere Oskarrek botatako koplak.

Argitaratua
General gisa sailkatuta

AHO TXOKOA

Gure eskolan euskara bizirik dago  baina zaindu eta txukundu nahi dugu. Asmo horrekin, aurtengo  Kultur Aldian “Katta” eta “Kattalin” katagorriak frontoian margotu zizkiguten eta hemendik aurrera gure maskotak izango dira. Beraien laguntzaz, gure ahozko adierazpena hobetzeko plana martxan jarri dugu. Hauxe da proposamena: tutore bakoitzak astero 5na txanpon banatuko dizkie bere gelako ikasleei eta hauek… Jarrai ezazu AHO TXOKOA irakurtzen

Argitaratua
General gisa sailkatuta