Ana Jaka Idazlea Gurean

Apirilaren 23an liburuaren eguna izanik, Ana Jaka idazlearen bisita izan genuen gurean. 2. zikloko ikasleek bere liburu bat landu zuten gelan, “Marimutila naiz, eta zer?” izenekoa. Beraien gustukoa izateaz gain, gaia idazlearekin lantzeko aukera izan zuten, eta idazleak berak oso ongi bideratu zuen. Ikasleen arteko liskarrak eta isekak zergatik izaten diren, edota gustuen inguruko gogoetak egiteko aukera izan genuen denok. Errepikatzekoa, bai horixe!

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.