Zozketa🎁

Aurreko astean iragarri genuen abenduaren 22ko jaialdia dela eta Araxe Ikas Komunitateak saski** bat zozketatuko duela Facebook-era gehitzen zaretenen artean eta/edo eskolako Blog-era*** suskribatzen zaretenen artean. Informatuta egoteko , jai giroan komunitate osoko bilera antolatzeko eta gure Ikas Komunitatearen garapenerako abiapuntua izateko aukera izango da.

Abenduaren 20erarte luzatuko da parte hartzeko epea. Gainera, abenduaren 22an oporrak hartzen ditugu. Beraz, eskolako frontoian egon beharko zarete gurekin egun horretan zozketako saria lortzeko, baldin eta eguberri opari eder honen irabazle suertatzen bazarete.

Zein da oparia? Amets Garaiko Batzordeko amatxoek beren despentsak hustu dituzte, eskulan batzuk egin dituzte, eta eguberrietako otorduetan ikusgai jartzeko produktuz betetako saski ederra prestatu dute. Eskolak ere egin du bere ekarpena.

Zozketan parte hartzeko Araiz-Betelu Bailarako komunitateko kideak izan behar zaretela oroitarazten dizuegu.* Animatu eta parte hartu!

Landa baserriko 12 arrautza
Ekologikoak diren ogi 1 eta 2 opil
Intxaur poltsa eta “Panettone” bat
Pertsonalizatutako katilua bonboiez beteta
2 txistorra
2 pasta kaxa
Gazta erdi bat eta gazta zahar pote bat
Mermelada eta etxeko eztia
Txokolatezko turroia
Urdaiazpikoa, xolomua, zainzuriak, piperrak eta atuna.
Farmaziako produktu lote bat
Aurpegiko garbiketa Aitzberri ileapaindegian
“Mendiak eta herriak” bi kamiseta

Momentua galduko duzue?

🍳🍳🍳🍳🍳🍳🔪🍵🍻🍉🍷🍸🍻🍅🍈🍍🍑🍓🍏🍦🍮🍯🍰

* Gure proiektua ikusi eta bailaran bizi ez zaretenei barkamena eskatzen dizuegu, baina komunitatetik kanpo heldu diren pretsonak hartzeko nahiko leku ez duen herri ekintza txikia da hau.
** Batzordeak zozketaren oinarriak eta saskiaren edukia aldatzeko eskubidea gordetzen du, produktuen erabilgarritasunaren eta baldintzen arabera.
*** Bakarrik zenbaki bat pertsona bakoitzeko.

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.