Olentzerori gutuna

dav

Astearte arratsaldean 3, 4 eta 5 urteko ikasleekin olentzerori gutuna bidaltzera joan ginen herriko postontzira. Opariak ala ikatza ekarriko ote dizkigu?        

Zerekin amesten dute haurrak? 5. atala⛅

Eskolan Ikas Komunitatearen inguruan izan genuen bileran, irakasle eta gurasoen artean entzun zen musika, arte edo sormen gehiagoren falta somatzen zela. Haurrak ere horretaz hitz egiten dute, kantatzeko, dantzatzeko, marrazteko gogoa dute, emozioz beteriko beren barne mundua adierazi ahal izateko. Haur Hezkuntzan funtsezkotzat jotzen dugun zerbait da, baina normalean gutxitzen joaten da Lehen Hezkuntzan eta… Jarrai ezazu Zerekin amesten dute haurrak? 5. atala⛅ irakurtzen

Zozketa. Gutxiago geratzen da!🎁

Badira aste batzuk iragartzen dugula abenduaren 22ko jaialdia dela eta Araxes Ikas Komunitateak saski** bat zozketatuko duela Facebook-era gehitzen zaretenen artean eta/edo eskolako Blog-era*** suskribatzen zaretenen artean, beti ere Araiz-Beteluko Komunitateko kide bazarete*. Zein da oparia? Amets Garaiko Batzordeko amatxoek beren despentsak hustu dituzte, eskulan batzuk egin dituzte, eta eguberrietako otorduetan ikusgai jartzeko produktuz betetako… Jarrai ezazu Zozketa. Gutxiago geratzen da!🎁 irakurtzen