Zorionak eta Urte Berri On!šŸŽ„

Oso goiz bizia izan da, ezustekoz, emozioz eta ā€¦. ā€œametsezā€ betea, batez ere ametsez betea. Joan ezin izan zaretenentzat, jakin ezazue zozketaren irabazlea ”Ā Enrike Hidalgo LopezĀ ” izan dela. Zorionak! Hemendik aurrera zuen partea hasten da. Hausnartu, etorkizunari begira jarri nolakoa izatea gustatuko litzaizuekeen pentsatuz, zuen ametsak aukeratu eta bailaran zehar jarri ditugun postontzietan sartu. Eguberrietako… Jarrai ezazu Zorionak eta Urte Berri On!šŸŽ„ irakurtzen

Azkenik iritsi da eguna!

Gaur baserritarrez jantziko gara gure ametsen maratoiaren azkeneko gauzatxoak egiteko. Hilabete eta erdi bizia izan da, emozioz beterikoa. Goza dezagun gaurko antzezlanaz, musikaz eta Olentzero eta Mari Domingiz, ibili gaitezen gure komunitateko kaleetatik berriak zabalduz. Gurekin etorriko?

Olentzerori gutuna

dav

Astearte arratsaldean 3, 4 eta 5 urteko ikasleekin olentzerori gutuna bidaltzera joan ginen herriko postontzira. Opariak ala ikatza ekarriko ote dizkigu?        

Dena prest dagošŸš€

Hau da egun handiaren aurretik azkeneko astea. Egun handia? Eguberriko jaialdia. Iadanik badakizue zergatik jarri dugun egun honetan muga. Eskolan beti jai eguna da eta ondoren Eguberrietako oporrak datoz, gure amets sakonenak aske uzteko garai egokiena, beraiei buruz hausnartzeko, erabakiak hartzeko eta hostotxo eta euri tantetan idazteko. Jaialdirako azken entseguak datoz, inspiratuko gaituen antzezlana izango… Jarrai ezazu Dena prest dagošŸš€ irakurtzen

Jaialdia. Gure antzezlan komunitariorako gutxiago geratzen dašŸŽ­

Ez zegoen zalantzarik! Araxes eskolako frontoian abenduaren 22an izango den Eguberri jaialdiaren gaia gure Ikas Komunitatea izango da. Antzeztokia irudikatzen duzu? Mundu guztia amestekoĀ arimaz beterik eta etorkizunera begira dagoelarik, irrikaz itxarongo dugu ekitaldia hasteko momentua. Ez dizuegu esango aurten egingo den antzezlanaren edukia zein den, baina bai gure iraganaz, orainaz eta etorkizunaz hitz egingoĀ dela. Kalejira… Jarrai ezazu Jaialdia. Gure antzezlan komunitariorako gutxiago geratzen dašŸŽ­ irakurtzen