Zorionak eta Urte Berri On!🎄

Oso goiz bizia izan da, ezustekoz, emozioz eta …. “ametsez” betea, batez ere ametsez betea. Joan ezin izan zaretenentzat, jakin ezazue zozketaren irabazlea ” Enrike Hidalgo Lopez ” izan dela. Zorionak! Hemendik aurrera zuen partea hasten da. Hausnartu, etorkizunari begira jarri nolakoa izatea gustatuko litzaizuekeen pentsatuz, zuen ametsak aukeratu eta bailaran zehar jarri ditugun postontzietan sartu. Eguberrietako… Jarrai ezazu Zorionak eta Urte Berri On!🎄 irakurtzen

ÂżZer heldu da gero? lehentasunen garaia

Arrantzaleak edo piratak aurretik inork nabigatutako itsasoetara iristen zirenean, beren bitakora kuadernoetan zera idazten zuten: “Aurrerago dragoiak daude!” Gu ausartak gara eta itsaso hauek zeharkatzen ditugu, etorkizun hobe bateruntz: lehentasunen garaia da. Aurretik esan dizuegu gauzak ez direla egun batetik bestera heldu, eta ametsak egi bihurtzeko denbora behar dela. Ametsak interpretatu egin behar dira, eskolan… Jarrai ezazu ÂżZer heldu da gero? lehentasunen garaia irakurtzen

Umeen papera Ikas Komunitatean. Komunitate baten erreflexuaâ›…

Norbaitek galdetuko zuen ea umeek eraldaketa honetan parte hartzen duten. Ba ez bakarrik hori, baizik eta eraldaketaren funtsezko partaide direla esaten dizugu. Komunitatearen erreflexua dira, beren giza egiturak bihurtuko garen hori irudikatzen baitu. Mugak lausotu egiten dira Ikas Komunitatean, eta bakoitzak bere papera duen arren, batzuetan ez da normalean ezarrita dugun hori. Eskola elkartasunezko eta… Jarrai ezazu Umeen papera Ikas Komunitatean. Komunitate baten erreflexuaâ›… irakurtzen

Zer da amets fasea?â›…

Ikas Komunitate bihurtzeko garaietatik, Amets garai hunkigarrienetakoa da. Etorkizunean izan nahi duguna irudikatzeko garaia da, ez dio axola nolakoak diren ametsak, txikiak edo handiak, errealak edo utopikoak. Komunitate osoaren ideiekin ingurunea eraldatzen dugu, eskola amets irudia izan dezan apaintzen dugu, amestera gonbida gaitzan. Abestiak sortu, testuak asmatu, marrazkiak egin, ametsei eta fantasiari buruz hitz egin, seme-alabak… Jarrai ezazu Zer da amets fasea?â›… irakurtzen

Zergatik parte hartu Ikas Komunitatean?

Aste honetako lehen argitalpenetan aurreratzen joan gara Ikas Komunitatea zer den eta nork parte hartzen duen. Baina ulertzen dugu zaila izan daitekeela ulertzea zergatik den beharrezkoa komunitate osoa umeen ikasketan inplikatzea. Zuek eskolari zer eskaini diezaiokezuen galdetuko duzue, seme-alabarik ez baduzue, ilobak edo bilobak beren gurasoek hezi behar dituztela uste baduzue, zuen seme-alabak helduak badira,… Jarrai ezazu Zergatik parte hartu Ikas Komunitatean? irakurtzen