Dakizuenez, iaztik eskulanen tailerra dugu eskolan. Bertan Maite Gorrotxategi dugu sortzaile, eta iaz bezala aurten ere inauterietan Amavir-ko aiton-amonentzat opari bat egitea bururatu zitzaigun. Honela, inauterietako kalejiran gure eskolako kanta berria eta oparia eman genizkien. Gustora jaso zituzten bai kanta eta bai oparia. Errotzen ari den ekimena dugu hau, gure eskolaren ateak kanpora irekiz. Gutxirekin jendea zoriontsu egiteko aukera dugu, jarrai dezagun bada jendea zoriontsu egiten!!