Batzorde mistoen funtzionamendurako arauak!

  1. Arautegi hau gure Ikas Komunitateak sortu dituen (Jantoki batzordea, Patioko estalpearen batzordea eta Baratzaren batzordea) eta etorkizunean sortu ditzazkeen Batzordeetan ezarriko da
  2. Sortutako Batzordeen xedea gure Ikas Komunitatearen helburuak betetzen direla bermatzea izango da, beren kideen partaidetza bultzatuz, beren esfortzuak bideratuz eta horretarako beharrezko diren baliabideak kudeatuz.
  3. Batzorde Mistoak mundu osoari irekiak daude: eskolako familia guztiak, Bailarako kolektibo eta asozioazioak, edozein arrazoirengatik gure Ikas Komunitatearekin harremana duen edozein pertsona.batzorde horietako batean edo gehiagotan parte hartzeko erabakia modu askean hartuko du persona bakoitzak, egin litekeen lana interesgarria iruditzen zaiolako edo bere funtzionamendu egokirako lan egiteko bereziki gaitua sentitzen delako.
  4. Batzorde bakoitza beti gutxienez 4 kiderengatik osatua egongo da. Edozein momentutan gehitu daitezke persona berriak Batzordera edo parte hartzera uko egin jarraitu nahi ez dutenek.
  5. Batzordeen izaera mistoa da, hau da, beren kideak inoiz ez dira izango bakarrik ikasleak, irakasleak gurasoak edo Bailarako kolektiboekin harremana duten pertsonak. Batzorde bakoitzean aniztasuna egotea ezinbestekoa da.
  6. Batzordeek Ikas Komunitateak lehentasunezko helburu moduan ezarri dituen ametsak egi bihurtzeko lan egingo dute. Garrantzi edo larritasun txikiagoa duten ametsekin lan egin dezakete, beren lorpena lehentasunezkoak diren halburuak lortzea oztopatzen ez duten bitartean.
  7. Batzordeek beren bilerak egiten dituzten aldiero Erregistro Orri bat beteko da. Bertan isladatuko dena: bileraren eguna, partaideen izenak, landu diren gaiak, hartutako erabakiak, iradokizunak, eta ahal izanez gero, hurrengo bileraren data eta aurreikusitako gaiak.
  8. Batzorde bakoitzak Postontzi bat izango du Erregistro Orriak gordetzeko, edo beren lanerako beharrezkoa den informazioa gordetzeko. Postontziak, aldi berean Erregistro Orri eredu betegabeak izango ditu.
  9. Edozeinek egin ahalko du Postontzietan dauden materialen kontsulta, beti ere postontzira, aurkitu duten modu berean, bueltatuz gero, ezer gehitu, kendu edo zuzendu gabe.
  10. Batzordeak berak eskatuta, bere bileretan edozein pertsonak parte hartu ahalko du, proposamenen bat egiteko edo bere helburuen lorpenerako beharrezkoa den gairen baten inguruan iritzia emateko.
  11. Batzordeek bozeramaile bat ezarriko dute. Bere betebeharra batzordeak hartutako erabakiak edo edozein gertakari garrantzitsu koordinatzaileari igortzea izango da.
  12. Batzordearen bilera bukatutakoan, Erregistro Orri originala dagokion postontzian utziko da.
  13. Batzorde Kudeatzailea izango da gure Ikas Komunitatearen martxa ebaluatuko duena, edo Batzorde mistoek erabaki ezin izan dituzten gaiei buruzko erabakiak hartuko dituena. Batzorde Kudeatzaile hau honako kideek osatuko dute: zuzendaritza taldea, Batzorde mistoetako pertsonak eta Ikas Komunitateko koordinatzaileak
  14. Batzorde Kudeatzailea gutxienez urtean bitan elkartuko da.
  15. Eskolako ikasle guztiek ezagutu beharko dute Ikas Komunitatearen tabloia dagoela eta Batzorde Mistoen postontziak daudela, beren erabilerarako oinarrizko arauaekin batera.
  16. Arautegi honetan azaldutakoaz gain, Batzorde Mistoek askatasun osoa izango dute: Bozeramailea aukeratzeko; beren lan erritmoa ezartzeko; beharrezko ikusten duten pertsonekin harremanetan jartzeko; bileren maiztasuna, lekua eta ordutegia ezartzeko; Komunitatekoak ez diren pertsonak gonbidatzeko beren ikuspuntuak emateko; egindako ekintzen balorapen orriak betetzeko; partaideen gutxienezko asistentzia ezartzeko (bilera guztietara orokorrean eta bakoitzera zehazki) erabaki binkulanteetara iristeko eta helburuak lortzeko estrategiak aukeratzeko.
  17. Batzorde mistoak lortu beharreko helburuak dauden bitartean mantenduko dira. Behin helburuak lortuta, Komunitateak identifikatutako beste helbururik ez badago, Batzordeak deuseztatu egingo dira. Helburu berriak agertzen badira Batzorde berriak sortzera eramango du.
  18. Komunitateko eragile desberdinen arteko informazio igorketa funtsezkoa da. Horretarako beharrezkoa da komunikabide modu desberdinak izatea: ikas komunitatearen posta elektronikoa ikasko.araxes@gmail.com, Ikas Komunitatearen tabloia (eskola sarreran), Batzordeen postontziak, eskolako telefonoa eta denetan zuzenena dena, ahoz ahoko komunikazioa.
  19. Arautegi honetan ezarritako edozein arau aldatu edo kendu daiteke Komunitateak horrela uste badu.
  20. Arautegi hau eskolako Komunitatearen tabloian egongo da jarrita.

 

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.