Betetzen ari dira Araxes Ikas Komunitateko Ametsak? 

Oroitzen zarete 1300 amets inguru egin genituela? Zer pasatzen ari da amets horiekin? Bete dira? Bai edo ez? eta nola? Noski, ez dira denak bete, baina batzuk bai. Beste batzuk, datorren urterako edo hurrengoetarako utzi beharko ditugu. Nahiko genuke errazago izango balitz! Baina dirua behar duten amets horiek edo prozesu bat behar dutenek, pixka bat… Jarrai ezazu Betetzen ari dira Araxes Ikas Komunitateko Ametsak?  irakurtzen

Talde Interaktiboak

Zentzuzkoa dirudi talde interaktiboa denak parte hartzen duten taldea dela esatea. Teorian horrela da, baina praktikan… Zenbat aldiz ikusi dugu ideiak argien dituenak, hitzegiteko erreztasun gehiago duenak edo lotsa gutxien duenak elkarrizketa bereganatzen duela? Ikas Komunitatean, Talde Interaktiboa gela antolatzeko modua besterik ez da, taldeka. Taldeetan ez dira egongo bakarrik gehien dakitenak edo lagun hoberenak… Jarrai ezazu Talde Interaktiboak irakurtzen

Inbernaderoa beharko dugu?

Zer moduz udaberriko oporrak? Dagoeneko ia ahaztuta apirilean izaten ari garen euri pilarekin, ezta? Gu ilusio handiz bueltatu gara lanera martxan ditugun proiektuetan aritzeko. Batzordeen lehen bilerak nola joan ziren jakin nahi duzuela? Ba hementxe gaude zuei informazioa igortzeko. Batez ere, lehen bilkuran, helburuak ezartzen dira eta aurrerago erantzun beharko ditugun galdera eta zalantzak sortzen… Jarrai ezazu Inbernaderoa beharko dugu? irakurtzen