LH2ko ikasleak, “Beteluko Urak” lantegian

Maiatzean, LH2ko ikasleak, “Beteluko Urak” lantegia bisitatu zuten.

 

Haurrak oso gustura ibiltzeaz gain, asko ikasi zuten.

Bertako langileak, Marikarmen eta Edurnek, ongi etorria egin ondoren, ”Dama Iturri”ko iturburua ikusi eta informazioa jaso zuten, ”Iturri Santu”ko ura dastatu eta lantegia barrutik ikusi zuten. Bertan, botilak nola egiten dituzten, nola betetzen dituzten, paletetan garraiatzeko nola prestatzen dituzten, garai bateko botilak nolakoak ziren etab. ikusi zuten. Gainera, 1965ean bota zuten “Balnearioko” argazkiak ikusi ahal izan zituzten. Oso interesgarria !

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.