Beteluko Araxes ikastetxeko 1. eta 2. mailako neska-mutilak, azaroan eskaera egin ondoren, ekainaren 6an, astelehena, Zarauzko Igerain Aterpetxean maletak utzi eta Getariara joan ginen, gure lehen kanpaldia bizitzeko asmoz, urduri eta gogotsu. Getarian, Elkanoren eskultura ikusi eta kale estuetatik barna
Archives
Book day
LIburuaren eguna ospatu dugu apirilaren 23an. LH-ko ikasle guztiek “bookmark” bana egin dute, beraiek irakurtzen dituzten liburuetan erabiltzeko. Honez gain, ikasle batzuk ingeleseko liburu batzuk landu dituzte etxean familiari kontatu eta partekatzeko asmoz.
LH1-LH2 BETELUTIK ATALLURA OINEZ
Bigarren hiruhilekoa modu ezinhobean bukatu dugu: Betelutik Atallura, Arribeko estartatik barrena, oinez joan gara! Eguraldi bikaina izan dugu, paraje dotoreak ikusi ditugu, naturaz gozatu dugu eta giro alaiean egin dugu bidaia. Enaitzek non bizi den ere erakutsi digu! Primeran pasa
LH 1-LH2 IRUÑEAKO PLANETARIOAN
Martxoaren 26an, ostirala, 15 neska-mutilak Iruñeko Planetariora joan ziren. Bidaia kantuekin alaitu ondoren, Planetarioan sartu eta Mari, Basajaun, konstelazioak, planetak, Ilargia, Saturno, Marte….kontu asko ikusi eta ikasi ondoren, kanpoan hamaiketakoa egin eta ederki ibili ziren parkean. Ondoren, “zapira” sekulako saiakera
Mendukilo
LH1 eta LH2 Astizko Mendukilo kobazuloetara Txangoa egiteko aukera ikusi eta aprobetxatu egin dugu. Astizko Mendukilo kobazuloak bisitatu ditugu. Autobusean zein herritatik pasa garen gogoan hartuz, bideko seinaleei erreparatuz, ikusi ditugun animaliei begira….giro goxo eta atseginean, ia oharkabean iritsi gara.
Koronabirusa ikasleentzat
Art-eko arloan, gaur egun bolo bolo dabilkigun gaiaren inguruko hausnarketa bat egiteko parada izan dute. Ikalseek marrazki edo eskulan bidez adierazi dute koronabirusa hitza entzunda zer datorkien burura. Hemen dituzue egin dituzten artelanak: