Menditik itsasora eta aterpea

LH3 eta Lh4ko ikasleak “Menditik itsasora” proiektuan parte hartu dugu. Lehenik, maiatzaren 17an, Beteluko Araxes ibaiaren inguruko animaliak eta landareak aztertzen egon ginen, Unai Otxoa eta Juanjo Altunaren languntzarekin.

Maiatzearen 25tik 27ra  Zarauzko Igerain aterpetxean egonaldia izan genuen. Ostegunean, proektuaren ekintzaren barne, belanuntzian eta Donostiako Santa Klara irlan eguna pasatu genuen, bertako animaliak eta landareak aztertuz.

Oso ongi pasatu dugu, bai aterpean, baita ekintzetan ere. Oso esperientzia aberasgarria izan da.

LH4 San Donaton

San Donato ermitara bisita egin zuten ostiralean LH4ko ikalseak. Giro ederra izan zuten eta jolasteko denbora ere atera zuten. Beteluko txokoak ezagutzeko parada ona izan zuten.

LH4 TALDE INTERAKTIBOAK

LH4-ko ikasleek talde interaktiboak burutu berri dituzte. Astero egiten den dinamika izan arren,oraingo honetan irudi bidez erakutsi nahi izan dizkigute eginiko ariketa desberdinak. Uxue eta Amaiaren laguntzaz aurrera eraman dute ekimena, eta bukatu ondoren errubrikaren laguntzaz beren taldekideak baloratu dituzte. Bukatzeko borobilean jarrita balorapen orokorra egin dute.

Book day

LIburuaren eguna ospatu dugu apirilaren 23an. LH-ko ikasle guztiek “bookmark” bana egin dute, beraiek irakurtzen dituzten liburuetan erabiltzeko. Honez gain, ikasle batzuk ingeleseko liburu batzuk landu dituzte etxean familiari kontatu eta partekatzeko asmoz.

LH 3-LH 4 TXANGOA

Oporrak baina lehenago, LH3 eta LH4ko ikasleek irteera bat egin zuten Iruñerrira. Bertan eskalatzeko aukera izan zuten baita beraien zentzumenak martxan jartzeko ere “zentzumenen parkean”. Hemen dituzue irudi batzuk…

Ahozko aurkezpenak LH4n

LH4ko ikasleek bi astez behin aurkezpenak egiten dituzte eta gauza berri asko ikasteko aukera izaten dugu gure ikaskideei esker. Gaur, estarerako, saltxitxa txakurrak, bobsleigh-a, lehoi txuria, robotak programatzea, uretako animali arraroak edo martxoaren 8ari buruz gauza guztiz interesgarriak entzun eta ikasi ditugu.