Book day

LIburuaren eguna ospatu dugu apirilaren 23an. LH-ko ikasle guztiek “bookmark” bana egin dute, beraiek irakurtzen dituzten liburuetan erabiltzeko. Honez gain, ikasle batzuk ingeleseko liburu batzuk landu dituzte etxean familiari kontatu eta partekatzeko asmoz.

LH 3-LH 4 TXANGOA

Oporrak baina lehenago, LH3 eta LH4ko ikasleek irteera bat egin zuten Iruñerrira. Bertan eskalatzeko aukera izan zuten baita beraien zentzumenak martxan jartzeko ere “zentzumenen parkean”. Hemen dituzue irudi batzuk…

Argitaratua
LH 3,LH 4 gisa sailkatuta

Ahozko aurkezpenak LH4n

LH4ko ikasleek bi astez behin aurkezpenak egiten dituzte eta gauza berri asko ikasteko aukera izaten dugu gure ikaskideei esker. Gaur, estarerako, saltxitxa txakurrak, bobsleigh-a, lehoi txuria, robotak programatzea, uretako animali arraroak edo martxoaren 8ari buruz gauza guztiz interesgarriak entzun eta ikasi ditugu.

Argitaratua
LH 4 gisa sailkatuta

Talde interaktiboak LH4n

Egunerokoan erabat barneratuak daude talde interaktiboak. Aurten komunitateko jendeak ezin duzue parte hartu baina guk lanean jarraitzen dugu. Ea hurrengo ikasturtean komunitateko partaide guztiek parte hartzeko aukera dugun. Bitartean hemen dituzue, talde interaktiboen argazki batzuk…

Argitaratua
LH 4 gisa sailkatuta

4.maila tertulia

4.mailakoak burubelarri dabiltza tertuliarekin. Dakizuen bezala, astero lantzen ditugu maila guztietan eta hemen ikus dezakezue irudi bidez nolakoa izaten den bizitzen dugun egoera.

Argitaratua
LH 4 gisa sailkatuta

UNIBERTSOA

4.mailako ikasleak unibertsoa lantzen aritu dira azaroan zehar. Gaiarekin amaitzeko, lapbook-ak egin dituzte taldeka, unibertsoaren inguruko azalpenak emanez.Hementxe egindako lanaren eta aurkezpenen argazkiak.

Argitaratua
LH 4 gisa sailkatuta