Giza gorputza

LH6-ko ikasleak giza gorputzeko aparatu ezberdinak aztyertzen aritu gara azken asteetan. Talde ezberdinek beren aurkezpen eta esperimentua egin ondoren denon artean enigma ezberdinak argitzen aritu dira talde lanean Escape room moduko bat eginaz. Amaieran lan onaren ondorioz, sari bikaina lortu dute!!!

Argitaratua
LH6 gisa sailkatuta

ENGLISH WEEK

Pasa den astean LH5-6ko ikasleak Arguedas inguruan ibili dira. Bertan English Week-eko egonaldia egin dute Sendaviva natura parkean. Gustora egon dira eta ingelesa praktikatzeko balio izan du. Hona hemen argazki batzuk…

Argitaratua
LH5,LH6 gisa sailkatuta

Sexualitate tailerrak

Gizarte zerbitzuekin elkarlanean, LH5-6 eta DBH1-2-ko ikasleek sexualitateari buruzko tailerrak jaso dituzte. Jorratu beharreko beste arlo garrantzitsu bat iruditzen zaigu eta Itxaso Bakedano adituak lagundu gaitu ekimen honetan.

Argitaratua
DBH,LH5,LH6 gisa sailkatuta

Araxes cheff

Seigarren mailako ikasleak jarraibide testuak lantzen ari dira. Hori dela eta, errezeta ezberdinak idatzi ondoren, hauek prestatu eta lehiaketa egin dute. Ikusi, ikusi nolako sukaldari bikainak dauzkagun!!!

Argitaratua
LH6 gisa sailkatuta

ZARATE

Irailan egindako ekintza bat berreskuratu dugu, Azken Muga dinamikaren inguruan eginikoa hain zuzen. Antolakuntzatik, mural bat egitera gonbidatu gintuzten. Luixi Aldabururen laguntzaz, gure umeek beraien artista gaitasunak plazaratzeko aukera izan zuten. Gustora egon ziren umeak argazkietan ikusi daitekeen bezala. Laister eskolan, egun hartan egindako lanak ikusgai jartzeko asmoa dugu.

Grezia

LH6-ko ikasleak Greziari buruzko proiketua egiten ari dira. Arlo teorikoaz gain teknologia gelan eskulanak egiten ari dira. Azken emaitza ikusteko irrikitan gaude…

Argitaratua
LH6 gisa sailkatuta