Musika taldeen maketak

Lehenengo hiruhilekoan zehar LH4 eta LH5eko ikasleok musika talde desberdinak landu ditugu gelan. Honetarako, gustoko ditugun 4 musika talde aukeratu genituen: 

Huntza, Plan B, AC/DC eta ETS.

Ondoren, talde horietako bakoitzari buruzko informazioa bilatu genuen eta informazio horrekin kartelak eta maketak sortu genituen. Musika taldeen maketak egiteko lan asko egin genuen, eszenatokia, musika tresnak, mikrofonoak, fokoak… guk eraiki baikenituen.
Amaitzeko, egindako lana HH, LH1, LH2 eta LH3ko ikasleei erakutsi genien eta maketak bi astez egon dira liburutegian erakusketa moduan.

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.