NEANDER-EN BISITA

Eskola mailan denboraren lerroa lantzen ari gara eta HH eta LH1-eko ikasleei historiaurrea lantzea dagokigu. Hau horrela izanda, aurreko astean sorpresa batzuk izan genituen. Eskolara iritsi eta gelako atean, kobazulo batekin topo egin zuten ikasleek. Gainera, gelara sartu eta Neander izeneko pertsonaia bat aurkeztu zen, makilez, hezurrez eta harriz beteriko kaxa batekin. Bere bizimodua ikertzeko… Jarrai ezazu NEANDER-EN BISITA irakurtzen

“HEGOAK ZABALDU ETA IZAN ASKE”

Azaroak 25, larunbata egokitu da aurten “Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna”. Aste honetan zehar lanketa desberdinak egin dira gaiaren inguruan eta eskolako sarrera apaindu dugu sortu diren ideia desberdinekin. Etorkizunean, halako egunik ospatzea beharrezkoa izan ez dadin… “DENOK ASKE BIZI NAHI DUGU”

Argitaratua
General gisa sailkatuta

“GAU BELTZA” BETELUKO AMAVIR-EN

Urriaren 31n, Beteluko eskolako LH2 eta LH3ko haurrak, Eleni “ileapaintzaileak” luzatutako  gonbidapena onartuz,  Amavir-era joan giren “Gau Beltza” ospatzera. Hasteko,  “sorginak” eta “adarbakarrak” ongi etorria eman ziguten. Haur bakoitzak bere burua aurkeztu (izena eta nongoa zen esanez) eta aurrean eserita, maskara eta guzti, zeuden egoiliarren artean ezagutzen zuenarengana hurbildu eta agurtu zuen.  Ondoren, egoiliarrek, Gau… Jarrai ezazu “GAU BELTZA” BETELUKO AMAVIR-EN irakurtzen

Argitaratua
LH 2,LH 3 gisa sailkatuta