Irailan egindako ekintza bat berreskuratu dugu, Azken Muga dinamikaren inguruan eginikoa hain zuzen. Antolakuntzatik, mural bat egitera gonbidatu gintuzten. Luixi Aldabururen laguntzaz, gure umeek beraien artista gaitasunak plazaratzeko aukera izan zuten. Gustora egon ziren umeak argazkietan ikusi daitekeen bezala. Laister eskolan, egun hartan egindako lanak ikusgai jartzeko asmoa dugu.
Hilabetea: urtarrila 2024
Aralarrera joan ginenekoa
Urtero bezala, aurten ere lehen hiruhilekoan Aralar ingurura joan ginen. Hilabete batzuk pasa arren bertako argazki batzuk berreskuratu ditugu…
ERROMA
LH4-5-ko ikasleak ere proiektua lantzen ari dira. Kasu honetan Erroma ari dira lantzen. Aurkezpenak, maketak, apaingarriak… aukera desberdinak lantzeko aukera eta azken emaitza zein izango den ikusteko irrikaz.
Grezia
LH6-ko ikasleak Greziari buruzko proiketua egiten ari dira. Arlo teorikoaz gain teknologia gelan eskulanak egiten ari dira. Azken emaitza ikusteko irrikitan gaude…
Pentagramaenea ipuina
Abenduaren 14ean HHko 5 urteko eta LH1eko taldeak Pentagramaenea ipuina antzeztu genuen. Entsaio, prestaketa eta lan askoren ondoren, HHko 3 eta 4 urteko ikasleen aurrean estreinatu genuen gure antzerkia.Urduri egon arren, antzerkia oso ongi atera zen eta ongi pasatu genuen!Hona hemen argazki batzuk:
Musika taldeen maketak
Lehenengo hiruhilekoan zehar LH4 eta LH5eko ikasleok musika talde desberdinak landu ditugu gelan. Honetarako, gustoko ditugun 4 musika talde aukeratu genituen: Huntza, Plan B, AC/DC eta ETS. Ondoren, talde horietako bakoitzari buruzko informazioa bilatu genuen eta informazio horrekin kartelak eta maketak sortu genituen. Musika taldeen maketak egiteko lan asko egin genuen, eszenatokia, musika tresnak, mikrofonoak,… Jarrai ezazu Musika taldeen maketak irakurtzen