Inauteriak 2024

Ostirala, otsailak 23, izan zen Araxes eskolako inauteriak ospatu genituen eguna. Eguraldiak lagundu zigun eta Beteluko kaleak alaitzeko aukera izan genuen herriko inauterien bezperan. Hona hemen argazki batzuk…

Izotz pista

LH 4-5-6-ko ikasleak Huarteko izotz pistan izan ziren atzo. Primeran pasatu zuten eta hurrengo astean berriro joateko irrikitan daude!!!

Argitaratua
General gisa sailkatuta

Araxes cheff

Seigarren mailako ikasleak jarraibide testuak lantzen ari dira. Hori dela eta, errezeta ezberdinak idatzi ondoren, hauek prestatu eta lehiaketa egin dute. Ikusi, ikusi nolako sukaldari bikainak dauzkagun!!!

Argitaratua
LH6 gisa sailkatuta