Abenduaren 14ean HHko 5 urteko eta LH1eko taldeak Pentagramaenea ipuina antzeztu genuen. Entsaio, prestaketa eta lan askoren ondoren, HHko 3 eta 4 urteko ikasleen aurrean estreinatu genuen gure antzerkia.Urduri egon arren, antzerkia oso ongi atera zen eta ongi pasatu genuen!Hona hemen argazki batzuk:
Eguna: 2024-01-11
Musika taldeen maketak
Lehenengo hiruhilekoan zehar LH4 eta LH5eko ikasleok musika talde desberdinak landu ditugu gelan. Honetarako, gustoko ditugun 4 musika talde aukeratu genituen: Huntza, Plan B, AC/DC eta ETS. Ondoren, talde horietako bakoitzari buruzko informazioa bilatu genuen eta informazio horrekin kartelak eta maketak sortu genituen. Musika taldeen maketak egiteko lan asko egin genuen, eszenatokia, musika tresnak, mikrofonoak,… Jarrai ezazu Musika taldeen maketak irakurtzen