Sormen Tailerra

Iaz bezala, aurten ere SORMEN TAILERRA eskolaz kanpoko ekintza burutzen ari da eskolan, LH2 gelako guraso baten laguntzari esker. Bakoitzaren sormena eta gaitasunak garatzeko espazioa da eta oso gustora aritzen dira planteatzen zaizkien dinamikekin. Hona hemen argazki batzuk:

Kaixo berriro ere!

Kaixo familia, berriro ere bueltan gara blog-arekin. Arazo batzuk izan ditugu kudeaketan azken urtean, baina aurten berriro ere zuekin informazioa partekatzeko tresna gisa erabili nahi dugu. Pixkanaka moldatzen eta hobetzen saiatuko gara bai itxura eta bai eduki aldetik. Eskerrik asko guztioi eta barkatu eragozpenak!!

Argitaratua
General gisa sailkatuta