Dakizuen bezala, ikas komunitate proiektuan berneratu ginenetik batzorde misto desberdinak dauzkagu eskolan. Horietako bat “Baratzeko batzordea” da. Aurtengo ikasturteko erronketako bat, eskola ondoan dagoen lur eremua probestuz, eskolak baratza erabilgarri bat izatea da. Batzordean bilerak egin ditugu plangintzaren inguruan eta atzotik eskulanari ekin zaio. DBH2-ko ikasleen laguntzari esker lur eremuko belar txarrak kendu eta lurrari buelta ematen hasi ginen. Lehen pausoa emana dugu, baina oraindik asko dira eman beharreko pausoak itxurako baratza bat izateko. Auzolanean seguru lortuko dugula!!
Eskolako baratza martxan da!!
