Primeran pasa dugu. Ez da inor etxean gelditu eta lasai, alai eta goxo ibili gara. Gainera Bakartxo gurekin etorri da. Getarian, Elkanoren herria ezagutu eta arrantzaleek sareak itsasontzian nola biltzen dituzten
ikusi ondoren, Zarautzera bidexka batetik oinez joan gara, bidean belarrak ezagutuz. Ezin izan dugu hondartzan bainatu, baina indarberritzeko izozki bana dastatu dugu.
Aterpetxean otordu goxo-goxoak eman dizkigute eta “etxean bezala” lo egin dugu, hori bai parrandatxoa egin ondoren: bakoitzak talde osoari bere sentimentuak adieraziz eta panpintxoekin jolastuz.
Ostiralean, euria aritu du eten gabe eta gu bertako gimnasioan jolastu eta jolastu aritu garenez, ez gara ohartu ere egin. Halaxe, nahi baino lehenago etxera itzuli behar izan dugu.
Zorionak denoi!