Maiatzaren 8an, LH2 eta LH3ko ikasleak, “Beteluko Urak” bisitatu ditugu, Marikarmen eta Edurneren eskutik. Harrera ezinhobea egin digute eta den-dena kontatu digute.
Hasteko, ura nondik hartzen den eta dauden Iturriak erakutsi dizkigute: Dama Iturri, Iturri Santu eta Ur beroa. Uraren onurek harrituta utzi gaituzte!
Ondoren, lantegia barrutik ikusi dugu: Ontziak non sortzen dituzten, ura ontziratu eta tapoia eta etiketak jarri ondoren, nola multzokatzen dituzten, kamioietan garraiatzeko prest…prozesu osoa. Bukatzeko, laborategia eta garai bateko ur botilak ezagutu ditugu.
Bertan sorpresa atseginak ere izan ditugu: Ibai Soroa, aizkolaria, mantenimentu lanetan, Aitor Goikoetxea, gutako batzuen futbol entrenatzailea etab.
Aspaldiko kontuak ere ikasi ditugu, garai bateko balnearioa, Espainiako erregearen bisitak, besteak beste.
Oso bisita atsegina izan da. Eskerrik asko!