Baratzako kalabazen bilketa

Atzo baratzako kalabazak biltzen hasi ginen. Ostegunean, kalabaza purea sartzen da menuan eta hori dela eta, gure baratzeko kalabazak jateko aukera izango dute ikasleek. Gure baratzari benetako erabilera eman nahi diogu eta egokia iruditzen zaigu jantokia garaiko eta bertako produktuez hornitzea.

Gorritikin Azkuen

Pasa den ekainaren 12an Juan Gorriti-ri omenaldi polita egin zitzaion Azkuen. Bertan Araxes eskolak, alegiko eskolak eta zarautzeko ikastolak parte hartu genuen. Gonbidatu bereziak izan genituen bertan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Giro bikaina lagun, gorritiren artelanak ikusteko aukera izan genuen, eta ondoren pailazoen laguntzarekin eskola bakoitzak berarentzako prestatu genuen antzeztu, abestu edo kontatu genuen. Gorriti… Jarrai ezazu Gorritikin Azkuen irakurtzen

Bizikidetzako pankarta

Dakizuenez, ikas komunitate proiektuan sartu ginenetik eskolan batzorde desberdinak eratu dira. Horietako bat bizikidetza batzordea dugu. Eskolako egunerokoan sor daitezkeen arazotxoak bideratzeko eta elkarrenganako errespetua indartzeko ideia eta ekimen desberdinak martxan jarriak dituzte . Horietako bat pankarta baten sorrera izan da, batzordeko kideek egina. Argazkietan prozesuaren momentu batzuk ikus ditzakezue.

Gurasoen azken formakuntza

Gurasoek Nerea Mendizabalekin egindako formakuntza saioak amaitu dira jadanik. Heriotzaren gaia landu zen azken saioan, gai sakona eta landu beharrekoa. Oso gustora egon da jendea eta Nereak azaldu digu mundu honetan bere izenak duen indarraren zergatia. Hona hemen azken saioko argzaki batzuk.

DBH-ko ikasleak patioa margotzen

Eskolako txoko desberdinak margotzen hasiak gara eskolan, alaitasun eta nortasuna emateko. Patioko batzordeak ideia bikainak izan ditu ekimen honen inguruan, eta DBH-ko ikasleek beren ekarpena egin dute eta margotzen egon dira egun hauetan. Oraindik ez dute erabat bukatu baina pixkanak egindako lanak ikus daitezke.