Apirilaren 8an gure eskolako korrika ospatu genuen. Araitzko udaletik abiatu ginen eta Betelu zeharkatu genuen eskolan amaituz. Eguraldiak lagundu ez arren, ekitaldi hau aurrera eramateko gogo handia zegoen eta oso egun berezia suertatu zen. Korrika egin ondoren, ikasle batek mezua irakurri zuen eta ondoren argazkia atera genuen ikasle eta gurasoek KLIKA hitza osatu genuelarik frontoian.… Jarrai ezazu KLIKA KORRIKA, Araxes eskolan irakurtzen
KOLORE BERDEA ETA KOLORE GORRIAREN TAILERRAK
Tailer hauek egiteko ikasleek kolore berdea eta gorria zuten gauzak ekarri zituzten etxetik. Beraiek ekarritako materialarekin gela hornitu genuen eta libreki jolasean oso gustora ibili ziren. Hona hemen argazkiak.
Ikas Komunitatearen inguruko hitzaldia eta mahaingurua
Apirilak 15 eta 16ean, Iruñan, ikas komunitatearen inguruko batzarra ospatu zen. Bertan mahainguruak, hitzaldiak… izan ziren. Araxes ikas komunitateak bertan parte hartu zuen, irakasleek eta ikasleek beren ekarpenak egin zituztelarik. Oso interesgarria suertatu zen eta ikasleek primeran egin zuten. Zorionak!!
GORPUTZAREN NEURKETA
Bakoitzak bere gorputza ere neurtu zuen, baina horretarako ohikoa den metroa ez genuen erabili, eskua baizik . Norberak bere eskua paperean estanpatuz neurgailua egin genuen eta bakoitzak zenbat esku neutzen zituen ikusi ondoren, paperean karratuak erantsiz grafiko bat osatu genuen.
Hondakinen kudeaketaren bideoa
DBH2-ko ikasleek eskolako hondakinen inguruko bideo bat burutu dute ikastetxe sostangarriko arloaren barruan. Bideo honekin, lehiaketa batean hartuko dute parte. Hondakinen inguruan eskolako funtzionamendua zein den azaltzen dute bertan.Bideoaren iraupenak 3 minutu baina gutxiagokoa izan behar zuen eta hemen beran duzue egindakoearen emaitza ikusi ahal izateko lotura. Ea zortea duten lehiaketan!! https://drive.google.com/file/d/1JV-zZVGBnVv0WSwaEnWu-pcqJaMCsW3Y/view?usp=sharing
Liburutegia martxan
Orain dela aste pare bat izan genuen ideiak uste genuena baina arrakasta handiagoa izan du. Gure ideia nagusia liburutegiari bizi berri bat ematea eta haurren irakur zaletasuna bultzatzea zen, eta horren bidean gaude. Gure ustez, haurrak gustora etortzen dira eta hori irakurtzeko bide bikaina da. Bestalde, haurrek ardura bat daukate , astero liburua ekartzea, eta… Jarrai ezazu Liburutegia martxan irakurtzen