Ikasturtea aurrera doa eta dakizuen bezela talde interaktiboen dinamikak aurrera darrai. Oraingo honetan, Jose Mari eta Amaia, talde interaktiboetan parte hartzera etorri zaizkigu 6. mailara, oso gustora aritu gara.
BIRIKEN FUNTZIONAMENDUA
Organoak ere landu ditugu, garuna, birikak, bihotza, urdaila, hesteak… Zenbat ikasi dugun!! Eta birikak nola funtzionatzen duten hobeto jakiteko, plastikozko botila bat, bi lastotxo eta bi puxika gorri erabiliz birikak egin ditugu.
Eraldaketa dijitala
Azken urteetan eskola eraldaketa dijital prozesuan sartua dago. Horren adibide, batetik hezkuntzatik bidalitako pantaila erraldoiak DBH-ko geletan jarriak daudenak eta bestetik, aurten DBH-ko ikasle bakoitzari eman zaion ordenagailu pertsonalizatuak ditugu. Hemen dituzue argazki batzuk:
HEZURREKIN JOLASEAN
Giza hezurdura ikasten ere aritu gara eta kartoizko zilindroak erabiliz hezurdura handi bat egitea bururatu zaigu. Hona hemen emaitza. Ikusi nahi baduzue lehenengo solairura igo eta ikus dezakezue.
Bailarako iragana ezagutuz
Jose Mari Buldainen bisita izan genuen LH6-ko ikalseek. Astelehenean etorri zen gure gelara Betelun egon zen balnearioaren inguruan zenbait kontu kontatzera eta horretaz gain orain dela urte dexente Betelu eta Araitz nolakoa zen kontatzera;txokolate fabrika bat egon zela Betelun, kotxeak konpontzeko tailer bat egon zela garai haietan, nahiz eta Betelun eta Araitzen oso kotxe gutxi… Jarrai ezazu Bailarako iragana ezagutuz irakurtzen
Emakumeen paper garrantzitsuaren inguruko lana LH6-n
LH6-ko ikasleak emakumeen nazioarteko eguna dela eta, gaiaren inguruan lanean aritu dira. Historian zehar egon diren emakume garrantzitsuenetako batzuk ezagutu dituzte (Nefertiti, Agatha Christie…) eta beste aldetik, euskal gizartean esparru desberdinetan paper garrantzitsua duten emakumeak gogorarazi dituzte(Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio,Maialen Iriarte, Nerea Urbizu,Toti Martinez de lezea…). Egindako lana, egin dituzten bi hormairuidetan ikus dezakegu.