Badira ia hiru hilabete araxes eskolan gabonak ospatu genituela. Bertan egon ez zinetenak ikusi ahal izateko eta egon zinetenak gogorarazteko bideo bat dauzkazue eskura. Denbora pasa arren, seguru gustora ikusiko dituzuela egun horretan egindako antzezpenak. Ondo pasa!! https://drive.google.com/file/d/1PO-nb4GJnmjDs6-0J03tbBvBaE22enIn/view?usp=sharing
Eskolako baratza martxan da!!
Dakizuen bezala, ikas komunitate proiektuan berneratu ginenetik batzorde misto desberdinak dauzkagu eskolan. Horietako bat “Baratzeko batzordea” da. Aurtengo ikasturteko erronketako bat, eskola ondoan dagoen lur eremua probestuz, eskolak baratza erabilgarri bat izatea da. Batzordean bilerak egin ditugu plangintzaren inguruan eta atzotik eskulanari ekin zaio. DBH2-ko ikasleen laguntzari esker lur eremuko belar txarrak kendu eta lurrari… Jarrai ezazu Eskolako baratza martxan da!! irakurtzen
Ihauterietako bideoa eta argazki berriak
Dakizuen bezala, duela gutxi ospatu dugu ihauterietako festa eskolan. Argazki batzuk ikusteko aukera izan duzue, baina oraindik ere gehiago ikusteko aukera duzue.BIdeo bat editatu dugu eta argazki gehiago ere dituzue hementxe. Ea gustokoa duzuen!! Bideoaren esteka: https://drive.google.com/file/d/1SgqagPHw_bZntuXFVE6UUiDccoX89KmV/view?usp=sharing Argazkiak:
BIHOTZ BIRIKEN OINARRIZKO BIZKORTZEA
Ostiralean suhiltzaileak (eskolako guraso baten eskutik) eta bertako erizain bat etorri ziren oso tailer interesgarria eskaintzera. Azalpenak txukun-txukun eman ondoren, egoerak aurreikusiz zer egin praktikatzeko aukera ezin hobea izan genuen. Aurrerantzean DBH-ko ikasleekin ere lanean aritzeko prest agertu ziren. Mila esker!
AKROSPORT 4.MAILAN
LH4-ko ikasleek ere egin dituzte beren akrosport-eko koreografiak. Emaitza hemen duzue ikusgai. Hauek ere lan oso ona egin dute eta bereziki talde lanean oso ongi funtzionatzeko ahalmena erakutsi dute. Zoriontzekoa da hauen lana ere! https://drive.google.com/file/d/1Zi0oFEXRvKupg_h5gfl6OTLJhJCMAMVK/view?usp=sharing https://drive.google.com/file/d/1_W0LAtd63YJwTkQcZQ2wdZAFen57sjsv/view?usp=sharing
AKROSPORT KOREOGRAFIAK
Aurreko batean esan bezala, LH-ko maila ezberdinetan akrosport lantzen egon gara. Asteetako lanaren emaitza jada jaso dugu eta ikusgai ditugu koreografia batzuk. Kasu honetan,LH5-ko ikasleen koreografiak dira. Emaitza oso polita izan da, abesti eta estilo desberdinak landu dituzte baina denetan oso koreografia politak eta ikusgarriak geratu dira. Talde lan bikaina egin dute eta ederki moldatu… Jarrai ezazu AKROSPORT KOREOGRAFIAK irakurtzen