Santa Ageda 2019 Arriben

Kaixo familia: Aurten “Santa Ageda bezpera” Arriben ospatuko dugu, otsailaren 4an, astelehena eta eguraldi ona bada surtidorean elkartuko gara eta eguraldi txarra bada aldiz, plazan, arratsaldeko 16:30tan baserritar arroparekin, noski. ANIMATU ETA ETORRI!

Argitaratua
General gisa sailkatuta

AKROSPORT

Lehen hezkuntzako 4.mailako eta 5. mailako ikasleekin akrosport lantzen hasi gara. Eta zer da AKROSPORT-a? Akrosport edo gimnasia akrobatikoa akrobata bat bestearen gainean jarrita giza piramide, dorre edo beste egiturak egitean datza. Figura bakoitza osatzeko lotura elementuak erabiltzen dira. Elementu hauek saltoak, gurpilak, iraulketak, itzulipurdiak, orekak, eta abar izan daitezke. Lan guztia musika doinu baten erritmoari jarraituz osatzen… Jarrai ezazu AKROSPORT irakurtzen

Talde interaktiboak!

Dakizuen bezala iaztik eskolan talde interaktiboen dinamika martxan jarria dugu. Aurten ere dinamika hauekin jarraitzen dugu eta azken saioetan ikasle ohien laguntzaz gozatzeko aukera izan dugu. Leitzako ihauteriak zirela eta, jai egunak zituzten eta gure eskolara gerturatzeko aprobetxatu zuten. Hauez gain , ikasleen gurasoak ere gerturatu ziren. Esperientzia oso aberasgarria izan zen, bai beraientzat, baita… Jarrai ezazu Talde interaktiboak! irakurtzen

Argitaratua
General gisa sailkatuta

Ez dut zigortu nahi!

Nerea Mendizabal adituaren lehen hitzaldiaz gozatzeko aukera izan genuen urtarrilaren 18an. Guraso eta iraskasleek bere ekarpenen inguruan hitzegiteko eta ikasteko aukera izan genuen. Oso interesgarria izan zen eta aurrerago beste hiru hitzaldiz gozatzeko aukera izango da. Animatu!!

Argitaratua
General gisa sailkatuta

HAMAIKETAKO GARBIA

Hamaiketako garbia” kanpainaren lehen emaitzak. Bokateroak erabiltzen hasi ondoren hamaiketakoen hondakinak asko murriztu dira.

Argitaratua
General gisa sailkatuta

GABONAK ARAXES ESKOLAN

Aurten ere gabonetako festa ospatu genuen. Ikasleek  prestatutako emanaldiekin alaitu ziguten goiza, Olentzeroren bisita ere izan genuen eta gabonetako abestiak ere abestu genituen. Urtero bezala goiz ona pasa genuen eta guraso, ikasle ohiak eta jende gehiago ere bildu zen festara. Egun polita atera zen eta momentu ederrak bizi izan genituen. Horietako batzuk argazkietan ikusteko aukera… Jarrai ezazu GABONAK ARAXES ESKOLAN irakurtzen

Argitaratua
General gisa sailkatuta