AMMA BETELU

Aurten ere araxes eskolako haurrek bisita egin dute Amma Betelura belaunaldien arteko harremanak sustatu eta indartzeko asmoz.  Eguna alaitzeko intentzioarekin egindako bisitan abestiak abestu eta opariak eman zitzaizkien. Lortu izana espero dugu, gu oso gustora geratu ginen bertan bizitako esperientziarekin. Eskerrak eman AMMA BETELU-ko langileei bisita egiteko azalduriko jarreragatik.

Argitaratua
General gisa sailkatuta

ARALARKO TXANGOA

Aurten ere urtero bezala, urrian aralarrera egiten dugun txangoaz gozatzeko aukera izan genuen. Eskola guztia elkartu eta Malloak-ek eskeintzen digun aukera paregabeaz gozatzeko aukera izan genuen. Eguraldia lagun, paisaia harrigarriez gozatu genuen eta bertako ibilbideetan murgildu ginen, naturak eskeintzen dizkigun aukerak baliatuz. Hurrengo urtekoa noiz iritsiko zain gara berriro ere!!!    

Argitaratua
General gisa sailkatuta

“Zer nahi duzu, euskaraz trebatu ala trabatu?”

Aurten Araitz-Beteluko Kultur Astea eskolan hasi dugu. Azaroaren 30ean, “eskolako Euskara Egunean”, elkartu ginen “Zer nahi duzu, euskaraz trebatu ala trabatu” lelopean eta Leitzako Amaia Astibiak emandako azalpenen ondoren, hemen euskara “jatorrean” nola esaten den hau eta bestea aztertzen aritu ginen. Horretarako, eskolako irakasle batzuk eta LH6 eta DBH-ko ikasleez gain, Euskaraz Bizi taldeko ordezkariak… Jarrai ezazu “Zer nahi duzu, euskaraz trebatu ala trabatu?” irakurtzen

Argitaratua
General gisa sailkatuta

Euskararen eguna

Azaroak 30ean euskararen eguna ospatuko dugu Araxes eskolako komunitatean. Abenduak 3 jai eguna denez, ostiral honetara aurreratzea erabaki zen. Honela, euskararen inguruko ekintza desberdinak landuko dira bertan: Eskolan 11:00tan hitzaldia egongo da LH6 eta DBH-ko ikasleentzat, bertan gurasoek eta inguruko jendeak parte hartuko duelarik. 12:35tan Jaialdia izango da bideo gelan, DBH-koen aurkezpen batekin eta euskal… Jarrai ezazu Euskararen eguna irakurtzen

Argitaratua
General gisa sailkatuta

Energia lantzen

6.mailako ikasleek Energia gaia 3 talde desberdinetan landu dute. Talde bakoitzak lapbook-a egin eta landu ondoren, gelako lagunei azaldu die. Hauek, entzuten zeuden ikasleek, galdera batzuk egin eta nota bat jarri diete.      

Argitaratua
LH 3 gisa sailkatuta

AZKEN EGUNEKO EKITALDIA

Aurtengo ikasturteari amaiera emateko egun berezi bat antolatu genuen. Lehenik,  maila bakoitzak bere klasean merendola bat egin zuen eta patioaren  ondoren karaoke bat egin genuen klase bakitzak aukeratutako kantuak abestuaz. Egun desberdin eta dibertigarria ikasturteari amaiera emateko. Hurrengo ikasturterarte denoi! Uda ona pasa!!  

Argitaratua
General gisa sailkatuta