LH 1-2 mailakoek talo tailerra burutu dugu. Oso esperientzia polita bizi izan dugu eta oso gustora ibili gara artirin eta urarekin esperimentatuaz eta sortutako masak manipulatuaz. Gainera egindako taloak oso goxoak zeuden!!!!
TOPIC-era BIXITA
Urtarrilaren 26an, egun euritsuan, 3.4.5.6. mailako ikasleekin Topic-era joan ginen. Egun guztian MARIONA izan genuen bidelagun. Lehenik “Solos” antzezlanaz gozatzeko aukera izan genuen baita protagonistak ezagutu eta beraiekin solasteko. Denok liluratuta utzi gintuzten Gure ikasleek bakoitzak bere txotxongiloak egin zuen tailerretan eta azkenik txotxongilo bilduma zoragarria biltzen duen museoa bisitatu genuen. Zein polita izan zen… Jarrai ezazu TOPIC-era BIXITA irakurtzen
Iragarritako egunaren kronika… ametsez beterik
Sailkatu dituzue inoiz ametsak multzoka? ba ez da batere erreza, nahiz eta kontrakoa iruditu: ” Betelun, 2018ko urtarrilaren 30ean Gaur asteartea da, 2018ko urtarrilaren 30. Amets ugari mahai gainean bueltaka ibili diren goiz bizia izan da. Haur ametsak apartak dira, beren mundua dibertsioaren inguruan biratzen du. Badaude amets oso formalak ere, adibidez jantokia astean behin… Jarrai ezazu Iragarritako egunaren kronika… ametsez beterik irakurtzen
Agate Deuna Bezpera
Kaixoooooo!!! Aurten “Santa Ageda bezpera” Atallun ospatuko dugu, otsailaren 4an, igandea, eta aparkalekuan (Azkarateko bidegurutzean) elkartuko gara, arratsaldeko 17:00etan, baserritar arroparekin, noski. Eskolan, entsaio bakarra eginen dugu, otsailaren 2an, ostirala, 16:20an, eskolako liburutegian eta gurasoak gonbidatuak zaudete, beti bezala. Ez ahaztu makila ekartzea. Atxikitzen dizkizuegu kantatuko ditugun koplak. Animatu eta Etorri!!!!! AGATE DEUNA BEZPERAKO KOPLAK.doc
Batzorde mixtoak
Behin ametsak jaso ondoren, hauek sailkatzeko ordua iritsi da. Gero batzuk aukeratu eta batzorde mixtoak sortzeko ordua izango da, gauzatu ahal izateko. Batzorde hauetan irakasleak egongo dira, baina baita zuetako edonor: komunitateko kideak. Umeen ametsetaz hitz egin genuenean, adierazi genuen gure erantzukizuna zela zer nolako eskola nahi zuten interpretatzea. Ba iritsi da martxan jartzeko ordua.… Jarrai ezazu Batzorde mixtoak irakurtzen
Amets garaia bukatzen da
Ea, ba, jeiki! Esnatzeko ordua da. Triste zaudete? Ezzzz, ezta pentsatu ere. Gure ametsak egi bilakatzen hasi nahi badugu martxan jarri behar dugu, eta horretarako ohetik altxa behar gara eta….arnasa hartu! Postontziak bildu eta ametsak sailkatu behar dira, baliabide materialekin zerikusia dutenak sailkatuz, metodologiarekin zerikusia dutenak… etab. Amets mota bezain besteko multzoak egingo dira. Horretarako… Jarrai ezazu Amets garaia bukatzen da irakurtzen